Angelu itsua
Hasiera » Historia » Abenduaren 11, greba orokorra
Abe11 0

Abenduaren 11, greba orokorra

Atalak: Historia

Greba orokorrak eragin itzela izan zuen lantegi askotan. Irudian, protestak Pasaiako Luzuriagako protestak (arg.: "Euskadi eta Askatasuna")

Greba orokorrak eragin itzela izan zuen lantegi askotan. Irudian, protestak Pasaiako Luzuriagako protestak (arg.: “Euskadi eta Askatasuna”)

40 urte igaro dira. Franco oraindik bizirik zela, Hego Euskal Herrian sekulako greba orokorra egin zen 1974ko abenduaren 11n: 223.000 lagunek gelditu zituzten makinak. Giro politiko nahaspilatsuari, lan gatazka gogorrak gehitu zitzaizkion, eta Nafarroa izan zuen epizentroa.

1973ko petrolioaren krisiak prezioen gorakada ekarri zuen eta horren ondorioz langileen erosmen ahalmenak behera egin zuen. Nafarroan, egoera horri aurre egiteko lan hitzarmenaren aldeko mobilizazioak hasi ziren “udazken bero” hartan. Aurreko hilabeteetan Laminaciones Lesaca, Potasas de Navarra, Authi eta beste hainbat tokitan izandako gatazkek hauspotuta egin zuten greba deialdia ORT, MCE-EMK eta LCR-ETA(VI) erakundeek, ordurako sekulako indarra hartua baitzuten langile batzordeetan. Abenduaren 11 hurbildu ahala, paroak eta protestak lantegi ugaritara zabaldu ziren, baita, jakina, poliziaren errepresioa ere. Enpresariek zioten aldarrikapenek “izaera politikoa” zutela.

prensa_0105Polimiliak  eta miliak zatitu berriak zeuden sasoi hartan. Aldi berean, inoiz baino preso politiko gehiago zegoen Espainian sakabanaturik –245 inguru urte hartako abenduan– . Azaroan gose greba bati ekin zioten presoek eta kalean haiekin elkartasunez mobilizazioak ugaritu egin ziren: abenduaren 2an eta 3an greba orokorrak egin ziren; Gipuzkoan sumatu ziren batez ere.

Giro gori horretan egin zen abenduaren 11ko greba orokorra. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 200.000 lagunek hartu zuten parte eta Nafarroan 23.000 inguruk. Iruñerrian 70 enpresak erabat gelditu zuten produkzioa eta unibertsitatean ere eragin itzela izan zuen. Urtea igarota, 16 enpresatan oraindik ez ziren lanera itzuli. Kaleratze masiboak eta isunak izango dira patronalaren erantzuna.

Aspaldian Euskal Herrian egindako greba orokor arrakastatsuena izan zen 1974ko abenduaren 11ko hura. Jatorria laborala izanik ere, testuinguru orokor politikoak izan zuen zerikusirik indar erakustaldi hartan. Carrero Blancoren hilketarekin etxola lehenago baino beranduago eroriko zela bistakoa zen, eta hura desegiteko “bultza eta tira” aritu ziren antifrankistak momentu hartatik aurrera, 1975eko urte gorrian lortu zuten arte.

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza Avila

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

@urkoapaolaza Twitterren

Jarraitu @urkoapaolaza

@urkoapaolaza(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Mapa berri bat, herriak bizi daitezen
  • Makalu puntan ikurrina jarri izana aldarrikatu zuen Xabier Errok gure orrietan
  • Gure egiazko historia lehen aldiz kontatu zuen geografo antifaxista dekapitatua
  • Tortura, ezkutuko krimena?
  • Urriaren 12an jai? Frankismoko esklaboen barrakoiak garbitzeko auzolana Lezon

Iruzkin berriak

  • leire(e)k Frankismoa deseraikitzeko lanak bidalketan
  • Lander(e)k Ez nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik bidalketan
  • Miren(e)k Ez nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik bidalketan
  • Langile(e)k Bost gako ulertzeko zer ari diren adosten (eta zer ez) sindikatuak eta Confebask bidalketan
  • Patxi(e)k Dozenaka erretzen diren birziklapen planten misterioa bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA