Urko Apaolaza Avila
Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari.
Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).
@urkoapaolaza Twitterren
Azken bidalketak
- Mapa berri bat, herriak bizi daitezen
- Makalu puntan ikurrina jarri izana aldarrikatu zuen Xabier Errok gure orrietan
- Gure egiazko historia lehen aldiz kontatu zuen geografo antifaxista dekapitatua
- Tortura, ezkutuko krimena?
- Urriaren 12an jai? Frankismoko esklaboen barrakoiak garbitzeko auzolana Lezon
Iruzkin berriak
- leire(e)k Frankismoa deseraikitzeko lanak bidalketan
- Lander(e)k Ez nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik bidalketan
- Miren(e)k Ez nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik bidalketan
- Langile(e)k Bost gako ulertzeko zer ari diren adosten (eta zer ez) sindikatuak eta Confebask bidalketan
- Patxi(e)k Dozenaka erretzen diren birziklapen planten misterioa bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko martxoa
Mila Michelin izar
Atalak: Euskara, Hedabideak, Historia, Uncategorized
Arzakek bere bizitzaren pasarteak kontatzen dituen Keler-en iragarkian, 1980an ARGIAren alde Donostiako Baldan egindako 1.000 lagunentzako bazkariaren irudiak ageri dira fotograma gutxitan. Omendu berri duten chef donostiarrak, zergatik du gogoan bazkari hura? Euskal sukaldaritza berriaren sorrerara jo behar dugu hori ulertzeko.
1980an Zeruko izateari utzi eta ARGIA bihurtzeko fasean zen astekaria, eta itolarrian bizi zen diru-faltagatik. Testuinguru horretan eskaini zuten euskal sukaldaritza berriaren bultzatzaile ziren sukaldari ezagunek (Arzak, Argiñano, Subijana, Roteta…) Balda pilotalekuko bazkaria, musu-truk eta euskaltzale boluntario talde zabalak lagunduta.
Ordurako ARGIAko kideek harreman estua zuten sukaldari horiekin. Oso gertukoa zuten Juanjo Landa produktorearen eta bere adiskide Karlos Argiñanoren bidez hasi ziren beste sukaldaritza mota bat sortzen ari zirenekin elkartzen.
Joxemi Zumalabe zenaren Ipurtargiaren Itzal Luzea biografian Lorea Agirrek zera jaso zuen Arzaken ahotik: “Asko lagundu gintuen sukaldaritzaren oinarri kulturalak ezartzen, zentzua ematen, oinarri teorikoak jartzen guk intuitzen genuen mundu horri guztiari (…) Eta horri zor zaio gure egitasmoa aurrera atera izana, zeren, beste leku askotan saiatu arren, huts egin zuen”.
Elkarlan horren ondorioz, ARGIAn denbora batez sukaldaritza orrialde bat argitaratu zen, errezeta eta tendentzia berriekin. Karlos Argiñanok sinatuta zeuden, Zumalabek berak egindako marrazkiz atonduta.
Euskal sukaldaritza mundu mailan puntako izatera eraman zuen mugimenduko kideek, garai haietako ekitaldien artean 1980ko Baldako bazkaria nabarmendu izan dute. Sukaldaritzak berriak euskal kulturaren eta euskararen alde erakutsitako konpromisoaren adierazle izan zela diote. Ez da harritzekoa beraz Arzakek, orain, minutu eta erdiko bideo-biografian, tartetxo bat egin nahi izatea, “zoriontsuagoa naiz aldamenekoak zoriontsu egiten ditudanean” esaten duen bitartean.
Garai haietan ARGIAn aritzen zen Joxe Mari Ostolaza, bazkari hartako logistikaz arduratu zen. Gogoan du egun horretan Orioko arraunlariek Kontxako estropada irabazi zutela eta pilotalekuan azaldu zirela ospatzera.
Horien artean zegoen Javier Puertas, arraunlari saga ezagunaren aita, munduko txapeldun izandakoa, besteak beste. Mikrofonoa eskuan, azaldu zuen bera Palentzian jaio zela, baina Euskal Herrira etorri zenean euskara ikasteko eta hitz egiteko beharra ikusi zuela, hizkuntza hau berea ere bazela sentitzen zuelako.
Halakoxe giroa sortu zen 1.000 Michelin izarrek adina balio izan zuen bazkari hartan.