Angelu itsua
Hasiera » Historia » Espainiako militarrek Argentinako diktaduraren metodoak erabili nahi zituzten Euskal Herrian
Aza05 0

Espainiako militarrek Argentinako diktaduraren metodoak erabili nahi zituzten Euskal Herrian

Atalak: Historia, Politika

Espainiako polizia Hernanin manifestazio bat gerarazten 1978ko ekainean (argazkia: Argia)

Espainiako polizia Hernanin manifestazio bat gerarazten 1978ko ekainean (argazkia: Argia)

Trantsizio garaian Argentinako diktadurarekin harreman estua izan zuten Espainiako militarrek, baita Adolfo Suarez presidentearen ingurukoek ere. Euskal Herriko egoerari aurre egiteko, Videla genozidak erabilitako gerra totala eta errepresio basatia eredutzat zuten. Publico.es egunkariak lotura hori erakusten duten sekretupeko dokumentuak argitaratu ditu.

Espainiak Videlaren diktadura finantzatu eta bertako agintariekin kolaboratu zuela frogatzen duten dokumentuak argitaratu ostean, Euskal Herrian ezarri beharreko kontrainsurgentzia taktiken inguruko informazioa dakar Publicok.

slucion finalArgentinak Bilbon zuen kontsulak, Ricardo Corbellak, txostena idatzi zion enbaxadoreari 1978an, eta bertan dio ordena publikoko indarren artean ideia orokor bat zegoela: “Egungo prozesu espainiarraren, eta zehazki euskaldunaren, azken soluzioa [neronek etzana] Txilen eta Argentinan ezarritako tenperamentu berera enkoadratzea”.

Bestalde, sekretupean zeuden dokumentuok agerian utzi dute espainiar militarrek Argentinako diktaduraren krimenetan buru-belarri sartuta zegoen Jorge Osvaldo Troitiño agentearen aholkularitza jaso zutela.

Espainiar gobernuko ordezkariek ere interes handia erakutsi zuten Argentinak estatu terrorismoa egiteko moduan. José Pedro Pérez Llorca Espainiako presidentzia ministroak 1980ko urtarrilean Argentinako enbaxadorerekin izandako bilkura baten berri ere badakar egunkari madrildarrak. Enbaxadorearen esanetan, Perez Llorcak Argentinako metodo militarren efektibotasuna onartu zuen inplizituki eta “euskal arazoa benetan larria da” esan zion.

Zenbait kalkuluren arabera, Jorge Rafael Videlaren erregimenak iraun zuen urteetan 30.000 lagun desagertu ziren, horietatik 200-500 haurrak izan zitezkeela uste da. Atxiloketa gune klandestinoak antolatu zituzten, bahituak torturatu eta hiltzeko. Horrez  gain ezagun egin ziren “heriotzaren hegaldiak” delakoak; jendea itsasora edo sumendietara botatzen zuten arrastorik ez uzteko.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza Avila

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

@urkoapaolaza Twitterren

Jarraitu @urkoapaolaza

@urkoapaolaza(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Mapa berri bat, herriak bizi daitezen
  • Makalu puntan ikurrina jarri izana aldarrikatu zuen Xabier Errok gure orrietan
  • Gure egiazko historia lehen aldiz kontatu zuen geografo antifaxista dekapitatua
  • Tortura, ezkutuko krimena?
  • Urriaren 12an jai? Frankismoko esklaboen barrakoiak garbitzeko auzolana Lezon

Iruzkin berriak

  • leire(e)k Frankismoa deseraikitzeko lanak bidalketan
  • Lander(e)k Ez nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik bidalketan
  • Miren(e)k Ez nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik bidalketan
  • Langile(e)k Bost gako ulertzeko zer ari diren adosten (eta zer ez) sindikatuak eta Confebask bidalketan
  • Patxi(e)k Dozenaka erretzen diren birziklapen planten misterioa bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA