Ignacio Ramonet: “Pribatizatzea pobreei lapurtzea da”
Iragan astean Euskal Herrian izan zen Ignacio Ramonet, kooperatibagintza eta globalizazioaz hitzaldia ematen Lanki ikertegiak gonbidatuta. Hizketan ari zen une berean, Kutxaren Donostiako bulegoan aurrezki kutxen pribatizaziorantz beste pauso bat eman zuten finantza merkatuen jopuek. Ordu gutxi geratzen dira askoren ustez Euskal Herrian hartuko den erabaki ekonomiko garrantzitsuena (eta katastrofikoena, gehituko nioke nik) hartzeko. BBK eta Vitalen batzar orokorrek euren burua auto-likidatuko...
Read MoreAurrezki kutxen ibilbidea ulertzeko elkarrizketa bilduma
1850ean jaio zen Caja de Ahorros y Monte Piedad Ciudad de Vitoria, Euskal Herriko lehen aurrezki kutxa munizipala. Gero, 1870ean Iruñeko aurrezki kutxa eratu zuten eta 1878an Donostiakoa. Bilbokoa beranduxeago, 1907an. Aurrezki Kutxa probintzialetan lehena Gipuzkoakoa izan zen, 1896an sortua, gainerakoak XX. mende hasierakoak dira. Mende osoa batzuetan lehian eta beste batzuetan elkarren osagarri izaten igaro ondoren, 1990ean fusionatu ziren EAEko aurrezki kutxa munizipal eta probintzialak,...
Read MoreAurrezki kutxen ibilbidea publizitatearen lehiatilatik (1957-1986)
Gipuzkoa eta Bizkaiko aurrezki kutxa probintzialek eta Donostia eta Iruñeko aurrezki kutxa munizipalek ARGIA astekarian argitaraturiko iragarkien hautaketa duzu...
Read MoreHirikotik Tokikora, auto elektrikoaren patenteen jokaldia
Diru publikoarekin garatu zen Hiriko proiektuko enpresariek beste enpresa pribatu bat sortu dute, Tokiko Engineering, helburu oso antzekoekin: auto elektrikoaren teknologia komertzializatzea. Proiektuaren patenteak eskuratzea baino ez zaie falta. EH Bilduko Igor López de Munainek azaleratu zuen enpresa berriari buruzko informazioa Eusko Legebiltzarrean. Garak elkarrizketa egin dio. López de Munianen esanetan baliteke Tokikon Jesús Echaveren “testaferroren bat” egotea. Echave –EAJ...
Read MoreIñaki Lasagabaster katedradunarentzat ere BBKren batzar nagusirako deialdia ez da legala
Fundazio bihurtzearen kontra bozkatzeagatik BBKren batzar nagusiko kideek 500.00 euroko isunarekin zigortuak izateko mehatxua jaso zutela salatu zuten ELAk eta LABek. Ekai Centerrek ohartarazi du baldintza horietan ekainaren 30eko batzarrak bertan behera geratu beharko lukeela. Iñaki Lasagabaster zuzenbide katedraduna ere iritzi berekoa da, bere ustez “deialdia ez da legala, ezta zilegi ere”. Lasagabasterrentzat BBKren oharrak ez du ez hanka ez bururik. Gara eta ARGIAra bidalitako idatzi...
Read More
Iruzkin berriak