Angelu itsua
Hasiera » Politika » Helegiteak eta kutsatutako epaileak
Ira16 0

Helegiteak eta kutsatutako epaileak

Atalak: Politika

Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epailea

Bateragune auziko epaiak (pdf) gogor kolpatu du bake prozesua. Fiskalak eskatutako kartzela zigorra ezarri die Auzitegi Nazionaleko tribunalak kondenatuei: hamar urte Arnaldo Otegi eta Rafa Diezi eta zortzi urte Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguezi. Azken egunetako zurrumurru, filtrazio eta mugimenduak bete dira, beraz. Angela Murillok presiditzen duen epaimahaiak bat egin du Vicente Gonzalez Mota fiskalaren tesiarekin, hau da, Otegik eta besteek ETAren esanetara berregitaratu nahi zutela ezker abertzalea eta ETAren “benetako buruzagi” zirela. Auzipetuek epaiketan egin zituzten deklarazio argiak entzunda  (ikus bideoa) –“M-a gure estrategian soberan dago eta traba egiten du”–, ezin ulertu nola arraio iritsi diren konklusio horretara.

Sententzia ez da firmea, orain Auzitegi Gorenean kasazio helegitea jar dezake defentsak, astelehenetik hasita –orduan jasoko dute ofizialki epaia auzipetuek– 15 egun ditu horretarako. Baina helegitea argitzeko urtebete baino gehiago igaro liteke lasai asko. Adibide bat: 2010eko martxoan Arnaldo Otegiri bi urteko kartzela zigorra jarri zion Auzitegi Nazionalak, Gatzaren omenaldiagatik. Defentsak kasazio helegitea jarri zuen Auzitegi Gorenean, Angela Murillok inpartzialtasunez jokatu zuela argudiatuta. Bada, helegitea 2011ko uztailean argitu zen Otegiren alde. Bateraguneko kasuan Murillok izan ditu ateraldi batzuk –“Zer da biolentzia politikoa, tiro bat kokotean?”, galdetu zion Miren Zabaletari–; gainera, defentsa saiatu zen epailea tribunaletik apartatzen, inpartzialtasunagatik “kutsatua” zegoelako. Ikusteke dago oraingo helegite honetan Auzitegi Gorenak zer jarrera hartzen duen, zigorrak eta haren ondorioak askoz gogorragoak baitira.

Biktimen elkarteak hasi dira presionatzen, Bateraguneko sententziak ezinbestean Bildu eta Sorturen ilegalizazioa ekarri beharko lukeela esanez. Iñigo Iruinek Gara-ri egindako elkarrizketa batean esan zuen izaera judizial ezberdineko auziak direla eta juridikoki ez dutela erlaziorik; baina sakoneko ildo komun bat badutela ere esan zuen abokatuak: “Fiskalaren ekinbidea berdina da: ‘ETA atzean dagoela’, eta erabiltzen dituzten elementuak ere berak dira, poliziak konfiskatutako dokumentu batzuk”.

Hain justu, adierazgarriak dira atzo, Bateraguneko epaia jakitear ginenean, Conde-Pumpido Estatuko fiskal buruak esandakoak. Conde-Pumpido oso beligerante azaldu izan da ezker abertzalearen legalizazio prozesuetan eta oraingo honetan irizpide politikoa erabili du: ETAk iraun bitartean Sortu legalizatzearen kontra azaldu da eta erakunde armatuaren estrukturak “bere horretan” dirautela esan du.

Sorturen sententzia teknikoki irailaren 20tik aurrera eman dezake Konstituzio Auzitegiak, baina azaroko Espainiako hauteskunde orokorrak baldintza dezake epaiaren data.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza Avila

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

@urkoapaolaza Twitterren

Jarraitu @urkoapaolaza

@urkoapaolaza(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Mapa berri bat, herriak bizi daitezen
  • Makalu puntan ikurrina jarri izana aldarrikatu zuen Xabier Errok gure orrietan
  • Gure egiazko historia lehen aldiz kontatu zuen geografo antifaxista dekapitatua
  • Tortura, ezkutuko krimena?
  • Urriaren 12an jai? Frankismoko esklaboen barrakoiak garbitzeko auzolana Lezon

Iruzkin berriak

  • leire(e)k Frankismoa deseraikitzeko lanak bidalketan
  • Lander(e)k Ez nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik bidalketan
  • Miren(e)k Ez nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik bidalketan
  • Langile(e)k Bost gako ulertzeko zer ari diren adosten (eta zer ez) sindikatuak eta Confebask bidalketan
  • Patxi(e)k Dozenaka erretzen diren birziklapen planten misterioa bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA