Angelu itsua
Hasiera » Historia » Irebazi giñun ta irebazikou
maiatza20 0

Irebazi giñun ta irebazikou

Atalak: Historia, Politika

Nafarroako errekete euskaldunak

Nafarroako errekete euskaldunak

Azken egunetan Baztan inguruan izan diren eraso faxistek harrituta utzi dute asko. Ez erasoek, baizik eta erasorako erabilitako hizkuntzak. Interneteko eta prentsako argazkietan justu antzean bereiz zitezkeen euskarazko hitzak. Atzo, Aingeru Epaltzak zuzeu.com-en idatzi zuen horretaz: “Irebazi giñun ta irebazikou” omen dio Artesiagan frankismoko esklaboen omenez jasotako monumentua zikintzen duen pinturak. Klase horretako euskal faxismora ez gaudela ohituak dio Epaltzak. Egia da, baina erro sakonak dituela esango nuke.

Izan ere, ez ziren gutxi izan gerra garaian frankisten alde euren borondatez borrokatu zuten euskaldunak. Askotan izan ditugu zalantzak eta eztabaidak 1936an hasi zen gerra hura izendatzeko orduan: 36ko Gerra izan zen? Espainiako Gerra Zibila? Jakina, eztabaida horrek gibel politikoa du. Memoria historikoari buruzko Larrun aldizkaria egin genuenean, 2006an, Iñaki Egaña historialariak garbi zioen: “Nik oso argi daukat, gerra zibila izan zen, Euskal Herrian ere bai”. Ados nago horrekin, are gehiago azken aldian Argia astekarian publikatu ditugun hainbat artikulu irakurrita.

Inma Erreak iritzi batean zioen ez zela inoiz saiatu bere aita erreketearen boluntariotasuna ikertzen: “Kasu askotan euskaldun edota euskaltzale, ezkertiar eta euskal abertzale izaki, gure baitan sor daitekeen pitzadura are deigarriagoa bilakatzen da –kontraesana, mingarriagoa– soldadu haietako asko euskaldunak zirela kontuan hartuta, Nafarroako Pirinioetako ibarretakoak, eta espainiar zein euskaldun ezkertiarren aurka aritu zirela” dio. Duela aste batzuk Jon Alemanek artikulu bat idatzi zuen, agerian utziz Nafarroako Ipar-mendebaldeko Hegoaldeko Ibarretan Francoren alde soldadu joan ziren euskaldunek nola pentsatzen zuten, horretarako haien gutunak aztertu ditu Alemanek: “Askok beren ezjakintasunean uste dutenaren kontra, Euskal Herrian 1936. urteko gerra gure arteko gerra ere izan zen. Are gehiago oraindik, euskaldun aunitz Francoren aldekoa zen tamalez –dio– eta hala izaten segitu zuten gerratik itzuli ziren gehienak”.

Beraz, ez da harritzekoa pentsamendu ultra horrek segida izatea euskaldun batzuen artean eta 73 urte geroago “Irebazi giñun ta irebazikou” azaltzea Baztanen. Baina non gorde dira faxista-kume euskaldun hauek orain arte?

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza Avila

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

@urkoapaolaza Twitterren

Jarraitu @urkoapaolaza

@urkoapaolaza(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Ondarea bizitzeko
  • Mendigatxaren ‘uskarazko’ gutunak berrargitaratu eta Bidankozeko herritarrei bidali dizkiete
  • Aniceto Agirrebeitia milizianoaren azken orduak
  • Errautsak
  • Enpresetan parte-hartzea sustatu eta lurraldearekin inplikatzeko gida sortu dute

Iruzkin berriak

  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Pablo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA