Hasiera »
Unai Brearen bloga - Mundua ez da biribila
Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
TTIPek 600.000 lanpostu galtzea eragin dezake Europan
2014-11-07 // TTIP/TAFTA // 2 iruzkin
Frantziako Estatua izango da herrialderik kaltetuenetakoa, Tufts Unibertsitatearen ikerlanaren arabera: 130.000 lanpostu gutxiago 2025era bitartean. (Arg.: François Destoc).
TTIPek milioika lanpostu berri ekar diezazkioke Europari, hala adierazi izan du publikoki AEB eta EBren arteko itunaren defendatzaile sutsuenetako batek, Karel de Gucht EBko Merkataritza komisarioak. Ring-aren beste aldean, erabat aurkakoa da askoren aurreikuspena: sortu ez, lanpostuak desagerrarazi ditzake hitzarmenak. Joan den urrian, AEBetako Tufts Unibertsitateko txosten batek iragarri du EBn 600.000 lanpostu galduko direla TTIP indarrean sartuz gero. (gehiago…)
Energia hornidura arazoak hamarkada agortu baino lehen?
2014-10-30 // Energia // Iruzkinik ez
Garraioa izango da hornidura arazoak jasango dituen lehen sektorea, ikerlarien arabera.
Valladolideko Unibertsitateko zenbait ikerlarik aurreikusi dute energiaren merkatuak tentsio handiak jasango dituela datorren hamarkadan. Energia eta Sistemen Dinamika taldeak garatu duen eredu informatikoaren arabera, munduko ekonomiaren bilakabidean gaur egungo joerak zeharo aldatu ezean, 2020 baino lehen arazoak izango dira garraio sektoreak behar duen energia hornidura ziurtatzeko. Aurreikuspen berak dio beste sektore batzuek ere jasango dutela energia urritasuna 2030 iritsi aitzin. Energy zientzia-aldizkarian argitaratu dituzte ikerketaren emaitzak (hemen gaztelaniazko bertsioa). (gehiago…)
Europak ez ditu erregai super-kutsatzaileak mugatuko
2014-10-16 // Energia, Ingurumena, TTIP // Iruzkinik ez
Ekologistak Martxanek harea bituminoso inportazioaren aurkako elkarretaratzea egin zuen maiatzean, Petronorren aurrean. (Arg.: Unai Brea).
Hainbat elkarte ekologistak salatu dutenez, Europako Batzordeak men egin die Kanadako eta AEBtako gobernuek eta petrolioaren lobbyak egindako presioei, eta erregai guztien gas emisioak modu berean zenbatzeko proposamena egin du, bereziki kutsatzaileak direnen eragina aintzat hartu gabe. Erregai horien artean, harea bituminosoak nabarmentzen dira; haien berotegi-efektuko gas igorpena %23 handiagoa da erregai guztien batez bestekoa baino. (gehiago…)
Osakidetza: oraina latz, geroa beldurgarri
2014-10-05 // Osasungintza // Iruzkinik ez
Gurutzetako larraldietako itxaron gela.
Osakidetzako zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko liskarren berri eman genizuen, irakurle, joan den asteko ARGIAn. Gatazkarako sendabiderik ez oraingoz erreportajean, langileen protestarako arrazoi nagusiak aipatu genituen: eroste ahalmenaren %17ko galera azken urteetan, eta lan baldintzen okertzea behin-behineko kontratazioen jaitsiera ikaragarriaren ondorioz. Alegia, ordezkapen gutxiago eta laguntza gutxiago lan handiko epeetan, gripe sasoian esaterako. (gehiago…)
Arias Cañete, Europako ekologistek inola ere nahi ez duten komisarioa
2014-10-02 // Ingurumena // Iruzkinik ez
Klima aldaketaren aurkako politika petrolio-konpainietan interesak dituen norbaiten esku uztea ez da ondo hartua izan.
Europako Legebiltzarrak datozen egunotan jakinarazi beharko du Miguel Arias Cañete, Europako Batzordeak proposatutako hautagaia, Energia eta Klima Ekintza komisarioa izateko pertsona egokitzat ote duen. Irailaren 10ean Jean-Claude Juncker EBko presidenteak publikoki iragarri zuenetik, espainiar ministro ohiaren hautagaitzak ezkerreko taldeen eta, batez ere, ekologisten kritika ugari jaso ditu. (gehiago…)
Milioi bat sinadura TTIP delako hori geldiarazteko
2014-07-16 // TTIP // Iruzkinik ez
TTIP/TAFTA hitzarmenaren kontrako afixa.
“Jende gehienak ez daki ezer TTIP hitzarmenaz, azken hilabeteetan gaia zertxobait zabaldu den arren”. Halaxe esan digu, telefonoaren bestaldetik, Estrasburgon harrapatu dugun Florent Marcellesi Equoko kide eta, legealdi hau amaitu baino lehen, Europako Legebiltzarreko kidea izango denak. Ez da denbora luzea kezka bertsua agertu ziola Mikel Hiribarren ELBko kideak ARGIAko lankide bati, solasaldi pribatu batean: hamaika borrokatan eskarmentua duten militante kualifikatu askotxok ez zekiten deus TTIPez, edo nahiago baduzue TAFTAz, gauza bera izendatzeko erabiltzen dira-eta sigla biak. (gehiago…)
TTIP: ezkutukeria, filtrazioak eta kontsulta publiko hutsalak
2014-06-26 // TTIP // Iruzkinik ez
EB eta AEBen arteko hitzarmenak inbertsio-egileentzako epaitegi bereziak aurreikusten ditu. Horien bitartez, multinazionalek kalte-ordainak eskatu ahal izango dituzte tokian tokiko legediek beren interesak zapuzten dituztenean. (Irudia: nueurope.eu).
Uztailaren 6an agortuko zaizu, irakurle, Europako Batzordeak martxotik zabalik duen kontsulta batean parte hartzeko denbora. Haren bitartez, teorian bederen, Bruselan agintzen dutenek jakin nahi dute herritarrok zer iritzi dugun inbestitzaile-estatu ebazpen epaitegiez (ISDS). TTIP nahiz TAFTA sigla (horiek ere) ingelesen bidez izendatu ohi den EB eta AEBren arteko merkataritza hitzarmenak aurreikusitako tresna da ISDS. (gehiago…)
Eusko Jaurlaritza, frackingari oztopoak kentzen
2014-06-19 // Energia, Frackinga, Ingurumena // Iruzkinik ez
SHESA, Heyco eta Cambria enpresek Subilla Gasteizko zelai honetan egin nahi zituzten arbel-gasa esploratzeko lehen putzuak. Ingurua babes eremuetatik kanpo geratu denez, proiektuak indarra har dezake berriz.
Hego Euskal Herriko zati handi bat dago haustura hidrauliko bidez gasa ustiatu nahi duten enpresen jomugan. Araba eta Bizkaiaren kasuan, ia lurralde osoa. Gauzak astiro doaz ordea. Bistan da oraindik ez direla zulatzen hasi; eta zulatzen hasteko unea atzeratuz doa gainera. 2007rako lehen putzuak egiteko asmoa zutenek nekez pentsatuko zuten 2014 ere makinak lanean jarri gabe joango zitzaienik, joango zaienez. (gehiago…)
Gurean da petrolio super-astuna
2014-05-29 // Energia, Ingurumena // Iruzkinik ez
Ekologistak Martxaneko kideak, Petronorren aurrean (Argazkia: Unai Brea)
Kanadako harea bituminosoetatik ateratako petrolioa iritsi da Europara, eta sarbidea zein eta Euskal Herria. Gaur goizean 600.000 upel heldu dira Santurtzikoa izanagatik Bilboko esaten zaion portura, Aleksey Kosigin petrolio-ontzian. Eta baliteke datorren astean bigarren kargamentua iristea, Ekologistak Martxaneko Martin Mantxok prentsari adierazi dionez. (gehiago…)
Antzeko botikak, baina bata ehun aldiz garestiagoa
2014-04-09 // Farmazeutikak, Osasuna // Iruzkinik ez
Joan den hilean, konkurrentzia garbitasunez egin dadin arduratzen den Italiako erakundeak 92 eta 90,5 milioi euroko isun bana ezarri die Roche eta Novartis enpresa farmazeutikoei. Konpainia biek akordioa egin zuten Rocheren botika bat (Avastin) baztertzeko, Novartisek ekoitzitako beste baten (Lucentis) mesedetan. Sendagai biak oso antzekoak dira, baina Avastin askoz merkeagoa da. (gehiago…)