Merkurioa zure platerean
Ia seguru, RASFF hizkiek ez dute esanahi berezirik zuretzat, niretzat orain dela bost minutura arte ez zuten bezala. Europar Batasunaren (EB) Elikagai eta Pentzuen Alerta Azkar Sistemaren ingelesezko siglak dira. Bada, 2011n RASFFek merkurioz kutsatutako arrainen 76 kasuren berri eman du. Arrain eta bestelako itsaskien kutsaduraren kausa nagusia da merkurioa, izan ere. 76 kasu diogunean, EBk ezarritako mugak gainditzen diren kasuez ari gara. Zenbait elkarte ekologistak diotenez, hortik behera...
Read MoreGlobalizazioaren aurkako gerra handian azkenaurreko gudua: Erralde
Bihar aste bat beteko da Durangoko Erralde hiltegia itxi zutela, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren aginduz. Astebete darama Bizkaiak hiltegi barik, Karrantzakoa –udalean aritzeko baimena baino ez daukana– kontuan hartzen ez badugu. Itxura guztien arabera, eta zorionez, egoera hori ez da asko luzatuko. Erralde afera, nolanahi, ekonomiaren lehen sektorea, ekonomia bera azken batean, ulertzeko modu antagonikoen arteko borroka agerian uzten duten hamaika adibideetakoa da. 2005ean itxi...
Read MoreElikadura-alergiak bikoiztu egin dira hamar urtetan, eta batzuetan euria egiten du
Hilaren 10etik 12ra Elikadura-Alergiei buruzko Nazioarteko Sinposiuma egin da Bartzelonan. Besteak beste, EuroPrevall egitasmoaren txostena aurkeztu dute bertan. 25 herrialdetan egindako ikerketaren emaitzak jasotzen ditu txostenak; hemeretzi Europakoak. 100.000 lagunen kasua aztertu dute ikerlan eskergaren egileek, eta ondorio nagusia da, nire aburuz behintzat, elikagaien ondoriozko alergiak azken hamar urteetan bikoiztu egin direla. Dokumentu honetan (PDF, gaztelaniaz) txostenaren laburpena...
Read More‘Escépticos’ saioa eta transgenikoen gaineko bertsio ofiziala
ETB2-k ematen duen Escépticos saioari buruz jardun naiz berriki ARGIAn. Papererako idaztean gertatu ohi denez, leku faltagatik zenbait gauza gehitzeko gogoz geratu naiz. Gogo hori asetzeko idatzi ditut lerrook. Hala ere, ohartarazten dizut, irakurle, oraingoan nahiago izan dudala bideoetan oinarrituta osatzea artikulu hau. Luze jo dezake, baina merezi duelakoan nago. Tartetxo bat bai? Noan mamira. Aipatu berri dudan artikuluan diodanez, Escépticos-ek konbinatu egiten ditu oso publiko zabal...
Read MoreArraina izan daiteke Fukushimako erradiazioaren garraiobide nagusia
Fukushimatik airetik iristen den erradiazioaz ez, arrainaren bitartez iristen zaigunaz behar genuke kezkatu, Eduard Rodríguez Farré erradiobiologo katalanaren esanetan. Espainiako CSICeko (Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Nagusia) kidea da Rodríguez Farré, eta baita ere CIMA (Ingurumenaren Aldeko Zientzialariak) elkartekoa. Crisis Energética webgunearen esanetan –bertatik atera dut informazioa–, energia nuklearrak osasun publikoan eta ingurumenean dituen ondorioetan aditua da. La...
Read MoreMinbizia
Askotan aipatu ere nahi izaten ez dugun gaitza, bat-batean bere izen osoarekin agertzen hasi zaigu han-hemen. Euskal politikari ezagun batek esan du minbizia duela, egun batzuk lehenago Espainiako beste politikari batena jakin genuen, minbizia letra guztiekin, eufemismorik gabe, horiek norbait hiltzen denerako gordetzen ditugu, nonbait: “Gaixotasun luze baten ondorioz zendu da”. Osasunaren Mundu Erakundeak ere minbiziari buruz argitaratu du ohar bat, ohar deskriptiboa esaten diote...
Read MorePetronor
Abenduaren 21a, arratsaldez. Twitter bidez jaso nuen lehen titularra: “EAJ eta PSOEren arteko akordioa. Petronorrek beste 40 urtez jarraituko du Muskizen”. Gero ulertuko diren arrazoiengatik sentibera naiz enpresa horri dagokion guztiarekiko, eta berehala hasi nintzen gure inguruko egunkari garrantzitsuenen webguneetan informazio gehiago bilatzen. Ez zitzaidan asko kostatu agentzien atzaparra igartzea: oso antzeko testua zerabilten denek. Akaso, EAJren aldekoenei gehiago atzematen zitzaien...
Read MoreToxikomano errespetagarri baten abenturak
Kaixo, Unai naiz eta drogen mende nago. Aurrekoan nire gameluarengana joan nintzen, hilean behin-edo joaten naiz. Nire gameluaren elkargokide zenbakia hau da: 48068xxx. Azken hiru zifrak lotsagatik ezkutatu ditut, ez segurtasunagatik: nire gamelua legearen barruan ari da. Berak ez dit zuzenean saltzen, egia esateko. Paper puska zuri-berdea ematen dit. Hori farmazian erakutsita, badaukat aldi baterako dosia: 30 pilula, zazpi gramo eta erdi. Normalean papertxo bi ematen dizkit, baina azken aldian...
Read MoreEhizakia berun erara
Orain dela urte biko ildo beretik, espainiar CSICeko (Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Nagusia) ikerlariek ohartarazi dute ehizarako erabiltzen diren berunezko munizioak ondorio kaltegarriak ekar diezazkiekeela animalia askori, gizakia barne. (Oharra: CSICen euskarazko bertsiora ipini dut lotura, baina %98 gaztelaniaz dago). Jakina da berunezko munizio batek, eta berunezkoa ez denak ere bai, arma batetik jaurtia izan eta ondorengo segundoetan animalia bat bete-betean jotzen badu, animalia...
Read MoreTransgenikoei buruzko LARRUN, bigarren buelta
Transgenikoei buruz luze mintzatu ziren, buruzko buruko eztabaidan, Helen Groome EHNEko kidea eta Mertxe de Renobales EHUko ikerlaria, apirilaren 25eko datarekin kaleratu genuen LARRUNen. Zoritxarrez, mahai-ingurua nahi baino lehenago eten behar izan genuen, mahaikide bietako baten konpromisoak zirela eta. Gauza asko esan zituzten, baina ez esan nahi zituzten guzti-guztiak. LARRUN horretan aipatutako zenbait gauzei buruzko hausnarketak eta ñabardurak helarazi dizkigu Mertxe de Renobalesek;...
Read More
Iruzkin berriak