Frackinga eta industriaren hitz-jokoak
Ekologistak Martxanek haustura hidraulikoari buruz jarduteko daukan Fractura Hidráulica blogean aurkitu dugu David Manthos estatubatuarrak azaroaren 8an Ecowatch webgunean argitaratutako artikulua: Industry Word Games Mislead Americans on Fracking. Osorik euskaratu dugu, eta hau da emaitza: Fracking izenaz ezagunago dugun haustura hidraulikoak, eta beste zulatze teknika batzuek, lehen iritsiezinak ziren gas eta petrolio erreserbak askatu dituzte AEBetan eta mundu osoan. Haatik, frackingari...
Read MoreEmakumeen ileari tiraka merkurioa agertzen denean
Umeak edukitzeko adinean dauden emakumeen ileko merkurio kopurua neurtu du Zero Mercury Working Group (ZMWG) elkarteak munduko bederatzi herrialdetan, tartean Espainiako Estatua (hemen txosten osoa deskargatu daiteke, ingelesez). Emakumeen laurdenean AEBetako Ingurumen Babes Agentziak, EPAk, gomendatzen duenaren gainetiko kontzentrazioak aurkitu dituzte, eta bereziki kezkagarriak dira Japoniako eta Espainiako Estatuko datuak. Ondo ezaguna dugu merkurioa, baina ez hainbeste haren formarik...
Read MoreTransgenikoen lobbyak konfiantzazko gizona ezarri du Séraliniren lana argitaratu zuen aldizkarian
Iazko irailean, Gilles-Éric Séralinik zuzendutako ikertaldearen lan bat argitaratu zen Food and Chemical Toxicology aldizkarian. Gogoratuko zarete asko hitz egin zela gaiaz, ikerlanaren ondorioak ez ziren-eta nolanahikoak: Monsanto konpainiaren arto transgenikoz elikatutako arratoiek hilkortasun-tasa handia eta tumoreak garatzeko aukera asko zeuzkatela. Espero zitekeenez, kontrako kanpaina izugarria izan zen. Askok Food and Chemical Toxicology-ra idatzi zuten, Séralinik zioena ezeztatzeko...
Read MoreEtengailu endokrinoen aurrean babes eske
Denok duzue entzun argia dela existitzen den gauzarik azkarrena. Ez nahasi, hori esan zuena ez zen hedabide honetaz ari. Horren lekuko ondoren datorrena. Asterixen herrixkako arrain-saltzailea nola, duela bi asteko albistea iruzkintzera natorkizue freskoa bailitzan. Honaino txantxak, datorrena serioa da eta. Joan den martxoaren 14an, Europar Legebiltzarrak erresoluzio bat onartu zuen, zeinaren bitartez Europar Batzordeari eskatzen baitzion etengailu edo disruptore endokrinoekiko legedia...
Read MoreAirearen Urtea (II): PM2,5 partikulak, administrazioaren arduragabekeriaren adibide bat
Joan den astean esan genuenez, EBk airearen kalitateari buruzko legedian zer aldaketa egin erabakiko du aurten. Zehaztu beharreko gauza garrantzitsuenetako bat PM2,5 partikulentzat 2020tik aurrera ezarriko den gehienezko balioa izango da. Hartzen den ia edozein erabaki onerako izango da, baina ez horretarako borondate handia antzematen delako, abiapuntua ezin okerragoa delako baizik. Airean dauden kutsatzaileen artean, suspentsioan dauden partikulak dira osasunerako...
Read MoreAirearen Urtea (I): legedia gogortzeko ausardia edukiko du EBk?
Europar Batasunak, bere hiritarren biriketara sartzen denaz kezkatuta agidanez, Airearen Urtea izendatu du 2013, eta kutsadura atmosferikoari buruzko araudia hobetzeko konpromisoa agertu du. Zuk, Europako hiritar horrek, martxoaren 4ra arte duzu aukera zure iritzia edota proposamenak emateko, horretarako propio zabaldu den kontsulta publikoaren bitartez. Hona kontsultaren webgunea gaztelaniaz eta frantsesez; galdetegia ingelesez besterik ez dago (pdf), ordea. Hizkuntza kontuak oztopo ez badira...
Read MoreHistoria europar bat
Etengailu edo disruptore endokrino esaten zaio hormonen funtzionamendu arrunta oztopatzen duten zenbait substantzia toxikori. Ez ditugu aspaldiko ezagunak; 90eko hamarkadako lehen urteetara arte ez ziren hasi zientzialariak orobat onartzen substantzia horien toxikotasuna. Oso litekeena da etengailu endokrinoek rol garrantzitsua izatea gaixotasun askoren garapenean: diabetesa, loditasuna, zenbait minbizi mota… Fetuaren garapenari kalte egin diezaioketela eta gizonezkoen antzutasunarekin...
Read MoreKausa-ondorio (minbizia eta beste)
“Fundamentuzko” politikariek, beren buruei eszeptiko esaten dieten zientzialari eta sasi-zientzialariek, industriako bozeramaileek… sarritan erabiltzen dute honako argudioa “ekofanatikoen” konspiranoia agerian utzi nahi dutenean: transgeniko, erraustegi, pestizida, konposatu kimiko artifizial eta abarren kalteak salatzen beti, eta non daude horien arriskua demostratzen dituzten datuak? Zenbat lagun artatu dituzte ospitaleetan, horiek eragindako minbizi, alergia,...
Read MoreZientzia klandestinoa
Arto transgenikoa eta minbizia, hamaikagarren kapitulua. Berriki jakin da Gilles-Éric Séraliniren lan taldeak egindako ikerketa, transgenikoak egunerokotasunaren lehen lerrora ekarri dituena, zer nolako baldintzetan egin izan duten Caengo Unibertsitateko biologoak eta haren lankideek. Hazi transgenikoak ezkutuan eskuratu zituzten Kanadan, eta ezkutuan eraman Frantziaraino. Ezkutuan prestatu zituzten, halaber, esperimentuan erabilitako arratoiei eman zizkieten kroketak. Beren posta...
Read MoreTransgenikoak eta lerratutako ikerlanak
Gilles-Éric Séralini biologoak zuzendutako ikerketa baten ondorioa da Monsanto konpainiaren arto transgenikoz elikatutako arratoiek hilkortasun-tasa eta tumoreak garatzeko probabilitate handia daukatela. Egundokoa izango da, datozen egunetan, ikerketaren balioa (eta Séraliniren beraren gaitasuna) gutxiesteko kanpaina. Biologo frantsesarentzat ez da gauza berria izango; urte batzuk dira transgenikoen arriskuez ohartarazten dabilela, eta jipoiak jasaten ohituta egongo da honezkero. Dagoeneko...
Read More
Iruzkin berriak