COP21: klimaren zero urtea?
Hasi da Parisen COP21, beharbada historian ikusmin handiena sortu duen klimari buruzko goi-bilera. Ez da horretarako arrazoirik falta. Kyotoko Protokoloa 2012an agortu zen, atmosfera berotzen duten gasen emisioak murrizteko helburua bete gabe –guztiz kontrakoa–, eta haren luzapen batean gaude orain, 2020ra arte. Urte horretan sartu behar du indarrean Parisen hartuko den akordioak. Porrotez porrot, Kopenhageko COP15etik sei urte joan dira Kyoto ordezkatuko duen itunaren ezaugarriak...
Read MoreVolkswagenen engainua, icebergaren tontorra
Irudimena asko nekatu gabe norbaitek ‘dieselgate’ izena ipini dion Volkswagen konpainiaren iruzur sonatuaz geroztik, lanak izango ditu automobilgintzaren industriak aspalditik datozen bere aurkako susmoak uxatzeko. Luzerako dirudi kontuak, eta tantaka-tantaka auto fabrikatzaileek egindako tranpei buruzko albisteak azaleratuz doaz, azkena momentuz hauxe: Mercedes, BMW eta Peugeot marketako modelo batzuen erregai kontsumoa %50 handiagoa da neurketa ofizialetan erregistratutakoa...
Read MoreKlima aldaketa: erabaki garrantzitsuak 2015erako utzi dituzte
Itxaropenerako tarte txiki bat ireki arren, orobat porrot sentsazioa gailendu da Limako Klimaren Gailurraren ostean. Lehen aldiz munduko herrialde guztien arteko akordio bat sinatu da, baina akordio ahula da, konpromiso sendorik gabea. Beroketa globala bi gradutik gorakoa izan ez dadin zerbait egitea eskatu zuten zientzialariek azaroan; tamalez, Limako Deia deitua izan den bost orrialdeko adierazpenak ez du neurri eraginkorrik ezarri. Limako Klimaren Gailurra, COP20, hainbat arrazoirengatik...
Read MoreZertaz ari dira hitz egiten Limako Klimaren Gailurrean?
Abenduaren 1etik, ia munduko estatu guztiak parte hartzen ari dira Limako Klimaren Gailurrean, edo bestela esanda, COP 20 biltzarrean. Bertatik atera behar da 2020an Kiotoko Protokoloa ordezkatuko duen nazioarteko akordio berriaren zirriborroa. Datorren urtean, Parisen egitekoa den COP 21en, behin betiko forma emango zaio hitzarmenari. Dagoeneko Pariseko Protokoloa esamoldea erabiltzen hasiak dira batzuk. Kiotoko Protokoloa, 2020an iraungiko dena, 187 estatuk sinatu zuten, baina 30 ingururi...
Read More
Iruzkin berriak