Lehorrean eragin dugun espezie galera itsasoan errepikatzeko zorian gaude
Lehorreko bizidun espezie ugari desagertzea eragin duten faktoreak itsasoetan ere atzematen hasiak dira, Science aldizkarian argitaratutako artikulu batek dioenez. Egileen esanetan, itsas animalia eta landareen populazioak osasuntsutzat jo ditzakegu oraindik, baina baliteke datozen ehun urteetan hori aldatzea. Azken 500 urteetan, 500 espezie inguru desagertu dira giza jardueraren erruz. Ozeanoetan, eta denbora tarte berean, era horretako hamabost galera baizik ez dira ezagutzen. “Azken batean...
Read MoreEuropak ez ditu erregai super-kutsatzaileak mugatuko
Hainbat elkarte ekologistak salatu dutenez, Europako Batzordeak men egin die Kanadako eta AEBtako gobernuek eta petrolioaren lobbyak egindako presioei, eta erregai guztien gas emisioak modu berean zenbatzeko proposamena egin du, bereziki kutsatzaileak direnen eragina aintzat hartu gabe. Erregai horien artean, harea bituminosoak nabarmentzen dira; haien berotegi-efektuko gas igorpena %23 handiagoa da erregai guztien batez bestekoa baino. Uztailean, Tratos sucios / Marchandages douteux...
Read MoreArias Cañete, Europako ekologistek inola ere nahi ez duten komisarioa
Europako Legebiltzarrak datozen egunotan jakinarazi beharko du Miguel Arias Cañete, Europako Batzordeak proposatutako hautagaia, Energia eta Klima Ekintza komisarioa izateko pertsona egokitzat ote duen. Irailaren 10ean Jean-Claude Juncker EBko presidenteak publikoki iragarri zuenetik, espainiar ministro ohiaren hautagaitzak ezkerreko taldeen eta, batez ere, ekologisten kritika ugari jaso ditu. Arias Cañete kargurako proposatu izanak ezinegona eragin du askorengan. Ezkerreko hainbat alderdi...
Read MoreEusko Jaurlaritza, frackingari oztopoak kentzen
Hego Euskal Herriko zati handi bat dago haustura hidrauliko bidez gasa ustiatu nahi duten enpresen jomugan. Araba eta Bizkaiaren kasuan, ia lurralde osoa. Gauzak astiro doaz ordea. Bistan da oraindik ez direla zulatzen hasi; eta zulatzen hasteko unea atzeratuz doa gainera. 2007rako lehen putzuak egiteko asmoa zutenek nekez pentsatuko zuten 2014 ere makinak lanean jarri gabe joango zitzaienik, joango zaienez. Munduko bazter honetan frackingaz hitz egiten hasi zenean, begi guztiak Subilla Gasteiz...
Read MoreGurean da petrolio super-astuna
Kanadako harea bituminosoetatik ateratako petrolioa iritsi da Europara, eta sarbidea zein eta Euskal Herria. Gaur goizean 600.000 upel heldu dira Santurtzikoa izanagatik Bilboko esaten zaion portura, Aleksey Kosigin petrolio-ontzian. Eta baliteke datorren astean bigarren kargamentua iristea, Ekologistak Martxaneko Martin Mantxok prentsari adierazi dionez. Petronorren ate aurrean mintzatu zaigu Mantxo hedabideoi. Haren atzean, Ekologistak Martxaneko eta Koke Plantaren aurkako Koordinadorako...
Read MoreJolastu frackingarekin baina asko zikindu barik, dio Europak
Klima aldaketaren aurkako borrokan EBk bere politika ahuldu duela esan genuen herenegun. Besteak beste, Europar Batzordeak konpainia elektrikoen handien presioari men egin eta oso helburu apalak ezarri ditu energia iturri berriztagarrien garapenari dagokionez. “Energia fosilek nagusi izaten jarraituko dute, eta horrek oso ondorio kaltegarriak edukiko ditu”, izan da ekologisten erantzuna. Energia fosilen nagusigo hori indartuko dute, halaber, EBk frackingari buruz hartutako neurriek. Ez...
Read MoreFracking-edabe tragoxka bat nahi?
Haustura hidraulikoak etengailu (edo disruptore) endokrino kopuru esanguratsuak aska ditzake inguruko uretara, Missouriko Unibertsitateko (AEB) zientzialariek egindako ikerketa batetik ondorioztatu daitekeenez. Colorado ibaian hartutako laginak aztertuta –fracking putzu kopuru handia dagoen eskualde batean–, ikertzaileek behatu zuten atzemandako substantzia batzuek, zenbait kasutan portzentaje handietan, aktibitate estrogenikoa, anti-estrogenikoa, androgenikoa eta anti-endrogenikoa zutela....
Read More1507
Uste bazenuen 1507. urtean gertatutako zerbaitez hitz egin behar nuela, segi hurrengo orrialdera. Pioneer multinazionalak Europar Batasunean komertzializatu nahi duen arto transgenikoaren izena da 1507, edo beharbada abizena, horrelakoetan zaila da zehaztea. Laborearen segurtasunaz kezka agertu du askok, baina kezkatzeko arrazoirik ez dagoela esan du Europan jaten dugunaren zaindariak, EFSA elikagaien segurtasun agentziak. Alta, ez dagokio EFSAri 1507 artoa salerosteko baimena ematea, hark...
Read MoreAireko kutsadura: europar legediaren zentzugabekeria agerian berriz ere
The Lancet aldizkari errespetagarrian argitaratu berri dute ikerlana, eta horrek ospe handiagoa ematen dio esandakoari, baina ez pentsa sekulako errebelazioa denik Europar Batzordeak bere legedian ezarritako mugek ez gaituztela behar bezala babesten aireko kutsaduraz. Jakin nahi zuenak bazekien. Etxe honetan bertan, urrunago joan gabe, biga-bostetan aipatua dugu afera: kutsatzaile batzuen kasuan, EBrentzat onargarria dena Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatutako langa baino askoz gorago...
Read MoreFrackinga eta industriaren hitz-jokoak
Ekologistak Martxanek haustura hidraulikoari buruz jarduteko daukan Fractura Hidráulica blogean aurkitu dugu David Manthos estatubatuarrak azaroaren 8an Ecowatch webgunean argitaratutako artikulua: Industry Word Games Mislead Americans on Fracking. Osorik euskaratu dugu, eta hau da emaitza: Fracking izenaz ezagunago dugun haustura hidraulikoak, eta beste zulatze teknika batzuek, lehen iritsiezinak ziren gas eta petrolio erreserbak askatu dituzte AEBetan eta mundu osoan. Haatik, frackingari...
Read More
Iruzkin berriak