Kukutza, biharamuna
Atzoko egun luzearen ostean, Kukutzaren desalojoak eragindako informazio guztia bilduta eta digerituta, analisi lasaiago baterako une egokia dateke oraingoa. ErNEk, Ertzaintzaren sindikatuak, hedabideei igorritako prentsa-oharra erabiliko dut abiapuntu gisa. Gaztelania hutsez bidali du ErNEk bere idazkia, ohi duenez. Merezi duelakoan, euskaratzeko lana neureganatu dut. Hona: ErNEk hainbat zehaztapen helarazi nahi dizkio gizarteari, Bilboko Errekalde auzoan Kukutzaren desalojoagatik...
Read MoreIzua Errekalden
“¿Vosotros qué cojones hacéis aquí? ¡A la puta mierda! ¡Aquí no pintáis nada!”. Gutxi gorabehera hitz horiekin gonbidatu gaitu ertzain batek alde egitera, auto biren artean makurtuta geure burua gomazko pilotez babesten saiatzen ari ginen taldetxo bati; tartean, kazetari bi. Orain dela bost ordu inguru gertatu da hori, Bilboko Errekalde auzoan, Kukutza gaztetxetik hurbil. Denbora tarte hori igarotzen utzi dut hau idazten hasi aurretik, ulertzekoa den momentuko...
Read MoreCO2-zko errezela
ESAk, Europako Espazio Agentziak, informazio kezkagarria helarazi digu: Artikoko izotz kopurua minimo historikora iritsi daiteke aurten, 2007an neurtutakoa gaindituz. (Historia, albiste honi dagokionez, Artikoko izotz kopuruaren neurketak egin hasi ginenetik gaur arte dirauen aroa dela ulertu beharko dugu). Eta zertan dabil espazio agentzia bat hain kontu “lurtarren” berri ematen, pentsatuko duzue. Bada, haienak dira izotzaren zabalera zehatz neurtzen duten sateliteak. Gauza...
Read MoreJaponiakoaren epe luzeko ondorioak: kutsadura nuklearra eta Lurraren biraketa-ardatzaren desplazamendua
Joxerra Aizpurua gure kolaboratzailearekin solasean nengoen aurrekoan, ARGIAn jorratzeko zientziari buruzko gai interesgarrien bila. Erregai fosilen ordezkoak aurkitzea zientziaren lehentasunetako bat dela ziostan Aizpuruak, eta honezkero hasita dagoen lasterketan posizio egokia lortu guran dabiltzala batzuk eta besteak. Horien artean, energia nuklearraren aldekoak. Aizpurua eta biok, bat etorri ginen energia nuklearrak oso istripu larriak eragin dituela, baina oso gutxi. Izatez, kontuan...
Read MoreErregearen strip-teasea
Hamarkada bi baino gehiago darama horretan, baina Bilbok ez du oraindik bere metamorfosia burutu. Eraldaketaren hurrengo pasarteetako bat Garellanoko ingurua goitik behera eraberritzea izango da, edo akaso hobe litzateke behetik gora esatea: aurreikusita dagoen auzunean 36 solairuko altueraraino iritsiko da eraikinetako bat, eta hogeitik gora aise egingo dute beste zenbaitzuk. Baina goazen astiro. Lehenbizi, hilabete honetan egingo den Udaletxeko Osoko Bilkurak proiektua onartu behar du, onartu...
Read MoreCastejón, Muskiz: arauak ad hoc
Gara egunkariak Jesus Mari Tomasi egindako elkarrizketa dakar gaur. Ribera + Centrales No (Erriberan zentral gehiagorik ez) plataformako kidea da Tomas. Dioenez, Nafar Gobernuak arau bat aldatu du legez kanpokotzat joa izan den proiektu bat aurrera atera ahal izateko. “Iragarri zutena egin dute, hain zuzen”, gehitu du Tomasek. Hidrocantábrico enpresak Castejónen daukan zentral termikoa handitu zuenean, herriko etxeetatik 500 metro baino gutxiagora egin zituen hainbat eraikin, Garak...
Read MoreToxikomano ez hain errespetagarri baten abenturak
Kaixo, Unai naiz eta tabakoaren mende nago. 80ko hamarkadaren erdian hasi nintzen erretzen, pipatzen, fumatzen; ez nago seguru garai hartan tabakoari droga esaten ote zitzaion. Ez nago seguru ere orain esaten zaion. Kalean ez behintzat. Tabakoa, alkohola eta drogak esaten dugu, boterearen hizkuntza geure egin dugu honetan ere, honetan batez ere, eta azkenean hizkuntzak ematen dio forma, erabiltzearen poderioz, ideologiari. Orwellek bikain erakutsi zigun 1948an, 1984n. Hego Euskal Herrian...
Read MoreTorturaren berri ematea ukatu nahi dutenei
Badira aste batzuk iragarrita zegoela. Gaurtik aurrera, Xabier Makazagaren Manual del torturador español (Espainiar torturatzailearen eskuliburua) liburua osorik eta dohainik irakur daiteke Txalapartaren webgunean. Makazagaren lana irakurleengana ez iristeko zenbaitzuk egindako ahaleginek bultzatu dute neurri hori hartzera Tafallako argitaletxea. Hona hemen hartutako erabakiaren zergatiak azaltzen dituen Txalapartaren prentsa-oharra, hitzez hitz: Dagoeneko publikoa denez, Madrilgo egunkari...
Read MoreToxikomano errespetagarri baten abenturak
Kaixo, Unai naiz eta drogen mende nago. Aurrekoan nire gameluarengana joan nintzen, hilean behin-edo joaten naiz. Nire gameluaren elkargokide zenbakia hau da: 48068xxx. Azken hiru zifrak lotsagatik ezkutatu ditut, ez segurtasunagatik: nire gamelua legearen barruan ari da. Berak ez dit zuzenean saltzen, egia esateko. Paper puska zuri-berdea ematen dit. Hori farmazian erakutsita, badaukat aldi baterako dosia: 30 pilula, zazpi gramo eta erdi. Normalean papertxo bi ematen dizkit, baina azken aldian...
Read MoreAi, Jaungoikoa!
Blog honetan egin nuen azken agerpenetik zor bat neukan kitatzeke, bai behintzat nire buruarekin. Orduko alferkeriagatik esan ez nuena orain esatera nator, eta hau da: zein harik elkartzen ditu Stephen Hawking, Jose Ignacio Munilla eta egitura xehearen konstantea (alfa, lagunartean)? Hasi aurretik, ohar bat: aipatuko ditudan kontuak ez dira berri-berriak. Badakit Interneten berehalakotasunak agintzen duela, baina zer nahi duzue, baserri giroak oraindik pisua zeukan herri ez oso handian jaio...
Read More
Iruzkin berriak