Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
García-Bercero: “TTIPek ez du kolokan jarriko europarren babesa ingurumen, osasun eta lan arloan”
Atalak: TTIP/TAFTA
Ignacio García-Bercero espainiarra, europar ordezkaritzako burua TTIPen negoziaziorako (Arg.: Reuters).
Carne cruda espainiar irratsaioak elkarrizketa egin dio Ignacio García-Bercerori, TTIP itunaren negoziazioetarako Europar Batasuneko ordezkaritzako buruari. Esaldi hau nabarmendu dute izenburuan: “TTIPen ez dugu onartuko europar hiritarrei kalte egiten dien ezer”, nahiz eta elkarrizketaren transkripzioan (Carne cruda-ren webgunean ikusgai dago) esaldi zehatz hori ez den ageri.
Hain zuzen, “kalte” hitza da ageri ez dena (gaztelaniazko perjudicar aditza, jatorrizkoan). García-Bercerok esandakoa da inolaz ere ez dituztela kolokan jarriko europarren babes estandarrak, “ez elikagaien segurtasunari dagokionez, ez ingurumen arloan, ez eta lan eskubideenean ere… ezerk ez du babes hori atakan jarriko”. Elkarrizketan zehar hainbat aldiz errepikatutako ideia da. “Enpresa estatubatuar batzuek esaten dutena esaten dutela, Batzordearen jarrera oso argia da gai horiei buruz”, dio halako batean.
“TTIPen aurka milioi bat sinadura baino gehiago bildu izanak Europako Batzordearen arreta merezi du, jakina”, adierazi du García-Bercerok. Argazkian, sinadura horiek fikziozko Jean-Claude Juncker bati emateko ekintza Bruselan, iazko abenduan (Arg.: Unai Brea).
TTIPen aurka milioi batetik gora sinadura jaso izanaz galdetuta, kezka agertu du García-Bercerok. “Jakina deigarria iruditzen zaigula [izenpe kopurua], horregatik ematen dio Europako Batzordeak garrantzia eztabaida publikoari, eta horregatik ari da zabaltzen ahalik eta informazio gehien. Batzordeak aspaldi esan zuen ez dugula sekula onartuko Europan hormonadun okela saltzea, ez dugula sekula onartuko genetikoki eraldatutako organismoei buruzko legedia aldatzea, frackinga estatu bakoitzaren burujabetasunari dagokion gaia dela eta ez dela merkataritza-hitzarmen honen bidez arautuko… Gauza horiek hamaika aldiz esan arren, akordio honek horixe ekarriko duela entzun behar dugu oraindik”.
Ezkutukeria hizpide
“Hiritarren babesa ez bada kolokan jartzen ari, zergatik ari da hain ezkutuan negoziatzen?”, galdetu dio Javier Gallego Carne cruda-ko zuzendari eta aurkezleak García-Bercerori, ia elkarrizketaren hasieran. Ezkutukeria dagoenik ukatu egiten du, noski, Europako Batzordeko kidea: “[Cecilia] Mälstrom [Merkataritza] komisarioak erabaki zuen EBk negoziazioan zehar egiten dituen proposamen guztiak, behin AEBei aurkeztuta, publiko egin behar direla; EBren webgunean kontsulta daitezke”.
Esankoaren adibide, TTIPen azken negoziazio errondan erantzun sozial gehien eragin duen gaia aipatu du García-Bercerok: erregulazio-lankidetza. “Gai horri buruz Europak duen proposamena edozein hiritarrek ikus dezake interneten otsailaren 10az geroztik”.
Alabaina, García-Bercerok aipatutako dokumentua azken negoziazio errondaren aurretik ezagutu zen publikoki, filtrazio bati esker. Handik egun batzuetara EBren webgunean zintzilikatu zutena ez zen filtratutakoaren guztiz berdina. “Dokumentuaren bigarren bertsioko aldaketek filtrazioaren ostean jasotako kritikei erantzuteko beren-beregi egindakoak dirudite”, uste du Juan Hernandez Zubizarreta STEE-EILASeko kide eta Euskal Herriak TTIPari Ez! kanpainako bultzatzaileetako batek.
Bestela esanda, EBk TTIPez publikoki erakusten duenak erantzun soziala apaltzeko xedea ote duen.