Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Antzeko botikak, baina bata ehun aldiz garestiagoa
Atalak: Farmazeutikak, Osasuna
Joan den hilean, konkurrentzia garbitasunez egin dadin arduratzen den Italiako erakundeak 92 eta 90,5 milioi euroko isun bana ezarri die Roche eta Novartis enpresa farmazeutikoei. Konpainia biek akordioa egin zuten Rocheren botika bat (Avastin) baztertzeko, Novartisek ekoitzitako beste baten (Lucentis) mesedetan. Sendagai biak oso antzekoak dira, baina Avastin askoz merkeagoa da.
Lucentis eta Avastin endekapen makular hezearen tratamendurako erabil daitezke. Gaitzaren izenak ez dizue askorik argituko zuetako gehienoi, baina begietako gaixotasunik zabalduenetako bat da edadeko jendearengan. Sendagai biek daukate antzeko eraginkortasuna haren aurka; bigarren mailako ondorioak ere, parekoak. Baina Avastin, hau da, bietan merkeena, ez dago baimenduta endekapen makularra tratatzeko, merkaturatu duen konpainiak ez baitu horretarako baimenik eskatu; koloneko minbiziari aurre egiteko besterik ezin da saldu. Horrek, noski, alferreko gastua eragiten die, bai erakunde publikoei bai gaixoei eurei. Italiako Konkurrentziaren Agentziaren arabera, herrialde horretako osasungintza publikoak behar baino 45 milioi euro gehiago gastatu zuen 2012an Roche eta Novartisen arteko akordioaren erruz. Eta kopuru hori 600 milioiraino puztu liteke etorkizunean, kalkulatu dutenez.
Europako Kontsumitzaileen Elkarteak, BEUCek, eskutitz bat igorri dio Europako Batzordeko presidenteordeari, Joaquín Almunia bilbotarrari, Italian egin denaren pareko ikerketa egin dadin EB osoan. Euskal Herriari dagokionez, Frantziako zein Espainiako estatuetan Italiako egoera bera dago, baina lehenbizikoak laster baimendu dezake Avastin erabiltzea endekapen makular hezea tratatzeko. Esan behar da Lucentis injekzio baten prezioa 900 eurotik gorakoa dela Frantzian (1.100era irits daiteke); Avastin, batez beste, 30 aldiz merkeagoa da.
Espainiako Estatuan aldea handiagoa da: ehun aldiz garestiagoa da Lucentis (900 euro inguru injekzioko) Avastin baino. Oraindik orain, OCU kontsumitzaile elkarteak gutuna bidali dio Madrilgo Osasun Ministerioari alferreko gastuari amaiera eman diezaion eskatuz. Bruselak, Madrilek eta Parisek italiar bidea hartu eta isunak jarriko dituzten jakiteko goiz samar da oraindik.