Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Frackinga eta industriaren hitz-jokoak
Atalak: Frackinga, Ingurumena, Osasuna
AEBetako haustura hidrauliko putzuak, airetik ikusita.
Ekologistak Martxanek haustura hidraulikoari buruz jarduteko daukan Fractura Hidráulica blogean aurkitu dugu David Manthos estatubatuarrak azaroaren 8an Ecowatch webgunean argitaratutako artikulua: Industry Word Games Mislead Americans on Fracking. Osorik euskaratu dugu, eta hau da emaitza:
Fracking izenaz ezagunago dugun haustura hidraulikoak, eta beste zulatze teknika batzuek, lehen iritsiezinak ziren gas eta petrolio erreserbak askatu dituzte AEBetan eta mundu osoan. Haatik, frackingari buruzko eztabaidaren parte bat iritzi publikoa desitxuratzen ari da, eta baldintzatzen ari da gas eta petrolio ez-konbentzionalen ekoizpenaren boom berri honekiko erabaki egokiak hartzea.
Sarritan entzuten ditugu zulatzearen aldeko politikariek eta industriak egindako adierazpenak, honen tankerakoak: AEBek milioi batetik gora putzu zulatu dituzte azken 60 urteetan, eta denbora tarte horretan ez da behin ere frogatu lur azpiko ura kutsatu denik frackingaren ondorioz.
Baieztapen hori, era batean edo bestean, errepikatu egiten da herritar arrunten mahaietan eta Kongresuko pasabideetan, petrolioaren agenteek erabili egiten baitute lur-jabe pribatuen eskubideak defendatzeko, eta legegileak milioika hektarea lurzoru publiko zulatzearen alde ari baitira. Are ekologistek, zientzialariek eta erregulatzaileek ere, presiopean daudenean, gogo handirik gabe baieztatzen dute adierazpen hori teknikoki zuena dela. Baina xehe aztertuz gero, esaldi hori egia ustela da, eztabaida nahasten duena.
Azter ditzagun arreta handiagoaz baieztapenok:
AEBek milioi batetik gora putzu zulatu dituzte azken 60 urteetan…
Lehenik eta behin, benetan daramagu 60 urte frackingarekin? Frackingtzat zer jotzen dugun.
1947an, Stanolind Oilek (gaur egun Halliburton) bere lehenbiziko haustura hidrauliko operazio konbentzionala burutu zuen. 4.000 litro inguru ur, produktu kimiko eta harea erabili zituzten Kansasko putzu ez oso sakon bat hausteko. Putzura lehergailuak jaurti beharrean, Pennsylvaniako lehen petrolio-ustiatzaileek egiten zuten eran, zulatzaileek Bigarren Mundu gerrako abioi baten ordezko motorraz baliatu ziren haustura-likidoa presurizatu eta indar hidraulikoa aplikatzeko metanoa gordeta zeukan kareharriari. 1953ko patente baten arabera, lehenengo hausturetan 48 bar inguruko presioa ezartzen zen. Horrek asko laguntzen du frackingaren historia ulertzen; operazio txiki haiek, behin burututa, ia ez ziren igartzen.
1997an, Mitchell Energyk bere lehenengo haustura hidrauliko operazio handiak amaitu zituen. Batez beste hiru tona haustura-likido eta 200.000 tona hondar erabili zituzten, Barnetteko (Texas) eskistoan horizontalki zulatutako putzuetan. Hamasei urteko jardunbide horrek askoz modu zehatzagoan irudikatzen du berriki Marcellus egiturako gas naturala eta Bakkeneko olioa askatu dituen prozesua. Fracking mota horri “fracking moderno” esaten diogu.
Hastapen xume haietan ez bezala, fracking modernoko operazioetan milioika litro jariakin erabiltzen dira, haitzera ponpatzen direnak 103 baretara arte iritsi daitekeen presioan. Lehen fracking operazioetako presioaren hogei halako baino gehiago, eta bolumena 800 aldiz handiagoa. Fracking modernoaren eta zaharraren arteko antzekotasuna SR 71 Blackbird espioi-hegazkin baten eta Wright anaien aeroplanoaren artean dagoen bera da. Oraindik ere, fracking modernoaren defendatzaileek zaharkitutako frackingaren garaiak aipatzen dituzte, modernoa ere segurua dela frogatzeko.
… eta denbora tarte horretan ez da behin ere frogatu lur azpiko ura kutsatu denik …
Haustura ez-konbentzionala eta fracking modernoa SkyTruthen lehen proiektuetako bat izan ziren [egilearen enpresa da SkyTruth; satelite bidezko irudiak hartzen dituzte ingurumenaren degradazioa erakusteko] satelite bidezko irudiek, eta aireko argazkiek, bide, putzu, oliobide eta bestelako azpiegiturek osatutako amaraun bat erakusten zutelako, lurzoru publikoko eremu zabala eraldatzen ari zena [AEBetako] mendebaldean. Baina jardun hori oso populazio txikiko lurretatik ekialdeko estatu populatuagoetara hedatu zenez, komunikabideak arreta handiagoa eskaintzen hasi ziren fracking modernoaren bitartekoei eta haiekin zerikusia duten istripuei. Fracking modernoak osasun arazoak eta uraren kutsadura eragiten zituela zioten aldarriak ikertzen hasi ziren kazetari eta akademikoak. Geroago, Pennsylvaniako dokumental zuzendari batek hainbat belaunalditan ikusi den ingurumenaren aldeko mugimendu handienetako bat piztu zuen: urari su eman zion.
Frogatutako kutsadura kasuei buruzko egia ez da erraz jakiten hainbat arrazoirengatik. Horietako bat da AEBetako Ingurumen Babes Agentziak (EPA) maiz utzi dituela burutu gabe Pennsylvanian eta Texasen kutsatutako lur azpiko urari buruzko ikerketak, eta geldiarazi egin duela, amaitu baino apur bat lehenago, Pavillionen (Wyoming) lurpeko uraren kutsadura fracking modernoari leporatzen zion txosten bat. Kutsadura kasuez daukagun ezagutza mugatu du, halaber, gero eta erreklamazio kopuru handiagoa epaitegietatik kanpo eta konfidentzialtasun klausula hertsiekin konpondu izanak. Pennsylvaniako familia batekin egindako akordioak frackingaz jende aurrean hitz egitea galarazten zien familia horretako kideei, 7 eta 10 urteko umeak barne.
Jakin badakigu, ordea, gero eta jende gehiago ari dela salatzen, txosten bat eskuan, hautsitako putzuen inguruan gaixotasunak eta ur edangarri kutsatua daudela. Zulatzea eta fracking modernoa dira zergatia? Kasu askotan ez dakigu, ez baitago ikerketarik zulatzearen aurretik urak zuen kalitateaz, ez eta osasun publikoaz.
… frackingaren ondorioz.
Bi hitz horiek dira fracking modernoaren segurtasunaren gaineko argudio mehar eta faltsu baten oinarria. Kongresuan gaiari buruz dihardutenean, zulatzearen eta fracking modernoaren segurtasunaz esaten den ia esaldi orori itsasten aurreko adierazpena. Baina zer esan nahi du?
Zulatzearen aldeko zenbaitzuek oso esangura murritzarekin (eta teknikoki zehatzarekin) darabilte fracking terminoa: putzua kitzikatzeko prozesuaz, alegia haustura hidraulikoaz, baino ez dira ari. Kito. Definizio horretan oinarrituta, “frackingaren ondoriozkotzat” har daitekeen kutsadura bakarra lurpeko haustura batek eragindakoa da.
Irizpide horien arabera:
Bitartean, jendeak “fracking” terminoa erabili ohi du putzu baten zulatze eta birbetetzearekin zerikusia daukaten aktibitate guztiez hitz egiteko. Gaur egun egiten diren zulatzeen %90etik gora ez lirateke posible izango haustura hidraulikorik gabe, eta beraz ulergarria da jarrera hori. Zoritxarrez, dokumentatuko gertakari asko dago, non aire, lur eta uraren kutsaduraren zergatia petrolio eta gasa atzemateko zulaketa izan baiten. Eta txorrotako urari su eman diezaiokeen edo bentzeno minbizi-eragilea edan izan duela jakiten duen etxe bateko jabeari, seguruenik, bost axola dio kutsaduraren jatorria zementatze ziztrin bat lehertu izana den, edo haustura hidraulikoa bera. Politikariei eta ingeniariei bakarrik inporta dien hitz-jokoa da hori.
Esan dezagun, azken batean, fracking modernoaren aurrekariez osatu gabeko informazioa dagoela, frackingaren ondoriozko kutsadura zer den eta zer ez den modu murritzean definitzen duen historia iruzurti eta desitxuratua. Frackingaren erruzko kutsadura adibideak informazio faltagatik eta hizkuntzaren erabilera makurragatik ezkutatuta daude, baina aldi berean badakigu gero eta herritar gehiago ari dela kalteak eta kutsadura salatzen petrolio eta gas ez-konbentzional eremuetan, bereziki haustura jasan duten putzuetan.