Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Prestige auziaren epaia eta Espainiako Estatuaren helegite hipokrita
Atalak: Ingurumena, Nazioartea
Epaileek ez dute izendatu hondamendi honen erantzulerik (Argazkia: EFE).
Prestige auziaren epaia ezagutu eta bost egunera, azaroaren 18an, Alberto Núñez Feijóo Galiziako presidenteak iragarri zuen Estatuko Abokatuak haren aurkako helegitea jarriko duela Espainiako Auzitegi Gorenean. Feijóok adierazi zuen Justizia ministroak, Alberto Ruiz Gallardónek, eman ziola asmoaren berri. Antza, Estatuko Abokatuak uste du epaiak erantzukizun zibila eta ondorioz kalte-ordainak ezarri beharko lituzkeela. Halaber, Galiziako Gobernuko buruak esan zuen aztertu egingo dutela demanda zibila aurkeztea, “norbaitek ordaindu behar ditu-eta hondamendiak eragin dituen gastuak”.
Nunca Máis-en ez dira fio. Plataformako bozeramaile Xaquín Rubidok Sermos Galiza astekariari adierazi dionez, “Gobernuaren jarduna zuritzea eta epaiak arduradun politikorik adierazi ez izana estaltzea da helegitearen helburua”. Núñez Feijóok ordaina eskatzea jarrera kontraesankorra eta hipokrita dela salatu du Rubidok: “Espainiako eta Galiziako gobernuen erruz eman da eman den epaia, bidea oztopoz bete baitzuten”. Zehazki, Nunca Máiseko eledunak gogorarazi du Estatuko Abokatua bera izan zela, hain zuzen, ABS sailkatze-enpresa akusatuen artean egon ez zedin porrokatu zena. ABSk eman zion onespena Prestige itsasoratzeari, zazpi aldiz errebisioa egin eta gero. A Coruñako Auzitegiak emandako epaiak dio, orain, estatubatuar enpresa dela hondamendiaren errudunetako bat.
Nunca Máisek berak ere helegitea aurkeztuko du Espainiako Auzitegi Gorenean; adierazi dutenez, auzia Estrasburgoko Epaitegira iristeko asmoa dute, ez baitute uste espainiar auzitegietan ezer lortuko dutenik. Bestalde, abenduaren 1erako manifestazioak deitu dituzte Galiziako zazpi hiri nagusietan.