Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Emakumeen ileari tiraka merkurioa agertzen denean
Atalak: Ingurumena, Osasuna
Argazkia: Pesticide Action Network.
Umeak edukitzeko adinean dauden emakumeen ileko merkurio kopurua neurtu du Zero Mercury Working Group (ZMWG) elkarteak munduko bederatzi herrialdetan, tartean Espainiako Estatua (hemen txosten osoa deskargatu daiteke, ingelesez). Emakumeen laurdenean AEBetako Ingurumen Babes Agentziak, EPAk, gomendatzen duenaren gainetiko kontzentrazioak aurkitu dituzte, eta bereziki kezkagarriak dira Japoniako eta Espainiako Estatuko datuak.
Ondo ezaguna dugu merkurioa, baina ez hainbeste haren formarik toxikoenetako bat, metilmerkurioa, metala urarekin harremanean jartzean eratzen dena. Neurotoxina indartsu horren kopuru esanguratsuak aurkitu daitezke kate trofikoaren goiko aldeetan dauden arrainetan (hegaluzea, ezpata-arraina…). ZMWGk hainbat emakume boluntarioren ilean egin ditu neurketak, frogatuta baitago, elkartearen berbetan, sistema hori egokia dela metilmerkurioa berriki gorputzeratu den jakiteko. Toxinak eragiten duen arriskua bereziki larria da fetuaren garapena gertatzen ari den kasuetan, horregatik haurrak izateko adinean dauden emakumeak hautatu dituzte azterketa egiteko.
EPAk (AEBetako Ingurumen Babes Agentziak) gramo bakoitzeko metilmerkurio mikrogramo bateko muga ezartzen du segurutzat. Guztira, ZMWGk aztertutako emakumeen laurden bat inguruk gainditu du kopuru hori. Lau herrialdetan, segurtasun-muga horretatik gora ibili direnen ehunekoa %20 baino handiagoa izan da. Alegia, EPAren aburuz altutzat jo behar den portzentajea.
Argazkia: TheAnimalDay.org-CC By
Azpimarratzekoak dira Japonia eta Espainiako Estatuko emaitzak. Segurtasun-mugatik gora daudenen portzentajea %71 da lehenbizikoan, eta %64 bigarrenean. Hain justu, biztanleko arrain kontsumorik handiena duten munduko herrialdeetako bi dira aipatutakoak. “Gobernuek neurtu behar lukete arrainean dagoen merkurio kontzentrazioa”, adierazi du Europako Ingurumen Agentziako Elena Lymberidi-Settimok, “eta ohartarazi behar lukete arriskurik gabe jan daitezkeen espezieez eta kopuruez, batik bat umeak, ama izateko adinean dauden emakumezkoak eta arrain asko jaten dutenak babesteko”.
Bitartean, berrespen zain dago oraindik merkurio igorpenak kontrolatzeko sinatutako nazioarteko hitzarmena. Minamatako Hitzarmena izena du, Japoniako hiri horretan 30eko eta 60ko hamarkaden artean izandako hondamendiaren oroitzapenez. ZMWGk espero du heldu den astelehenean hasiko den PNUMAren biltzarrarekin batera jarriko dela indarrean joan den urtarrilean izenpetutako ituna.
Egilearen beste artikulu batzuk gai berari buruz: