Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Espainiako Kostalde Legea eta jabetza pribatua
Atalak: Gizartea, Ingurumena
Amildegi ertzean eraikitako etxea Bakion (Bizkaia), Askada izeneko parajean. (Joane Boyrak helarazitako argazkia).
Maiatzaren 31tik indarrean dago, Espainiako Estatuan, Madrilgo Gobernuak bultzatutako Kostalde Lege berria, izatez aurrekoaren –PSOEren agintepean 1988an onartua– erreforma besterik ez dena. Horri buruzko erreportajea argitaratu genuen ARGIAn orain dela aste bi inguru; ohi denez, gauza interesgarriak geratu ziren artikulutik kanpo, horrelakoxea baita espazio mugatuaren diktadura paperean idazten dugunontzat.
Dakizuenez, lege aldaketak talde ekologisten eta ezkerreko alderdien kritika bizia eragin du, itsasertzak higiezin-sektorearen presioaren aurrean duen babesa ahulduko duelakoan. Noski, legearen alde dagoenik ere bada. Niretzat harrigarriena izan zen bai 1988ko legea bai oraingoa gupida gabe kritikatzen dutenak –ez preseski ekologisten arrazoi berdinengatik– daudela jakitea. Horietako bat da Jon Iturribarria, zeinarentzat ez baitago alde handirik, funtsean, lege zaharraren eta oraingoaren artean. Haren ustez, legediaren helburua, ez lehen ez orain, ez da ingurumena zaintzea, zenbait jabego pribatu beren ugazabei musu truk kentzea baizik.
Portu Errota, Gautegiz-Arteagan. (Arg.: Jon Iturribarria).
Iturribarriak, hain zuzen, Urdaibaiko erreserba betean, Okaren ertzean, dagoen marea-errota baten jabetza galdu zuen 1988ko legearen ondorioz. Izan ere, lege horren arabera Itsas Lehortar Jabari Publikoan dago Portu Errota (izen hori du eta). Auzia Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiraino eraman du Jon Iturribarriak, bere oinarrizko eskubideetako bat zapaldua izaten ari delakoan: propietate pribatua.
Ez Iturribarriaren kasua, ez lege aldaketaz duen iritzia –alegia, aldaketarik ez dagoela– ez dira adibide isolatuak: AEPLC, Kostalde Legeak Kaltetutakoen Elkarteko kidea da bizkaitarra. Nirekin berba egin eta gero, Auken Txostena deritzonaren kopia bat helarazi zidan. Margrete Auken Berdeetako eurodiputatu daniarrak idatzi zuen txostena 2009an, eta funtsean, Espainiako Estatuko itsasertzean urtetan egindako hirigintza-jarduerari egurra ematen zion. Pasarte batean, eta horri arreta berezia eskaintzeko gomendatu zidan Iturribarriak, Aukenek eskatzen du agintari espainiarrek Kostalde legea berrikusi eta neurriak har ditzaten, ingurumenari kalte egiten ez dioten sail txikien jabeen eskubideak bermatzeko. Beste pasarte batek dio legeak, lehengoaz ari da noski, eragin handiegia duela jabe txikiengan, eta aldiz, itsatsertzaren benetako suntzaileei kilima besterik ez diela egin, egin badie.
Aukenen izena aipatzen da, halaber, Juantxo Lopez de Uralde Equoko bozeramailearen blogeko sarrera honetan. Lopez de Uraldek berak iruzkin batean dioenez, Auken neka-neka eginda omen dago bere izena erabiltzeaz kostaldearen babesa gutxitzeko kanpainen justifikazio modura. Gaztelaniaz dakizuenoi, gomendatzen dizuet iruzkin guztiak irakurtzea; funtsean, blogaren egilearen eta AEPLCko kideen –edo haien pentsamolde bera agertzen duten pertsonen– arteko tenis partidu antzu baina interesgarria da, bakoitzaren posizioa argitzeko balio duena behintzat. Bidenabar, Jon Iturribarria eztabaidan parte hartzen duenetako bat da.
Lehengo Kostalde Legearen aldeko plataforma sortu da Espainian, eta hor daude talde ekologistak. Beraien ustez, arazoa ez da legea, behar bezala aplikatu ez izana baizik. Onartzen dute banan-banako irtenbideak bilatu beharko direla beren ondasunen jabegoa galdu dutenen kasuan. Baina ez dute onartzen jabego horren defentsa ingurumena babestearen gainetik egotea. “Printzipioz, tokia denona da, onartu baita kostaldea publikoa izatea. Eta ez dut uste eskubiderik erreklamatu daitekeenik denona den toki batean, ezta urtetako erabileraren aitzakiarekin ere. Beste kontu bat da, noski, kostaldean jabego bat izan dutenei beste zerbait eskaintzea trukean”, esan zigun, gaia mahai gainean jarri genionean, Iñigo Agirre Mutrikuko Natur Taldeko kide eta Berdeetako zinegotziak. Jon Iturribarriak, aldiz, galdetzen du berari errota baten jabetza kentzeak zehazki zer babes ematen dion ingurumenari.
Badaukazue zertaz eztabaidatu uda honetan, nahi izanez gero.