Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Frackingari ezetz esatea garesti ipini nahi dute Europak eta Kanadak
Atalak: Energia, Frackinga, Ingurumena, Nazioartea
CETA akordioaren aurkako afixa.
Ekonomia eta Merkataritza Hitzarmen Osoa (CETA) deritzona prestatzen ari dira Europar Batasuna eta Kanada, izan ere iaztik ari dira zeregin horretan. CEO elkarteak adierazi berri duenez, akordio horrek zaildu egin dezake haustura hidraulikoari debekua ezartzea Europan. Zehatzago esateko, CETAk –behin betiko onarpena bitartean aldaketarik eman ezean– gas ez-konbentzionala ustiatu nahi duten enpresen eta frackinga erregulatzea erabakitzen duten erakunde publikoen arteko ebazpen-mekanismo bat aurreikusten du. Beren “eskubideak” zapaldu direla uste duten konpainiek bertara jo ahal izango dute, ordain eske.
Kontua ez da berri-berria. Joan den otsailean, Europako, Kanadako eta Quebeceko 70 elkartek adierazpen bateratua izenpetu zuten hitzarmenaren aurka, konpainia handien interesen alde eta herritarrenen aurka zihoalakoan. Aipatu dudan ebazpen-mekanismoa zegoen, hain zuzen, protestaren muinean: mekanismo horrek ahalbidetuko zuen –ahalbidetuko du, azkenik gauzatzen bada– enpresa eta erakunde publikoen arteko aferak nazioarteko ebazpen-epaitegi batean argitzea. Adierazpen harekin bat egiten zuten 70 elkarteek esan zutenez, epaitegiok enpresen aldeko erabakiak hartu ohi dituzte.
CETAren kontrako protesta baten irudia.
CEOk, orain, orduko aldarrikapen bera ekarri du gogora, baina frackingaren kasuari begira. Bruselan egoitza duen elkarteak dioenez, Kanadako Estatuak hobe luke, ezer sinatu aurretik, Lone Pine enpresa estatubatuarrak bere aurka jarritako salaketa kontuan hartu. The right to say no (Ezetz esateko eskubidea) izeneko txosten laburrean azaldu dute gaia.
Lone Pine konpainiaren egoitza.
2011n, Quebeceko Gobernuak moratoria ezarri zion haustura hidraulikoari –gas hobi berrien esplorazioa barne–, herrialde horretan ingurumen gaiez arduratzen den Bureau d´audiences publiques sur l´environment elkarte publikoaren gomendioa aintzat harturik. 2012an aukeratutako gobernuak hitz eman zuen moratoriari eutsiko ziola, eta une horretan egin zuen urratsa Lone Pine konpainiak. AEB eta Kanadaren arteko merkataritza librerako akordioaren (NAFTA) pasarte batean oinarrituta, ebazpen-epaitegi batera jo zuten, Quebecek frackingari ezarritako moratoria zela-eta 250 milioi dolarreko (190 milioi euro inguru) kalte-ordainak eskatzeko.
Lone Pine eta Quebecen arteko auzia ebatzi gabe dago oraindik. Edonola ere, enpresa batek ebazpen-auzitegien bidea har dezakeela jakiteak asko mugatzen du politika publikoak erabaki behar dituztenen askatasuna, CEOko kideen iritziz. “Ebazpen-mekanismoa gobernuen burujabetzaren aurkako benetako mehatxua da”, diote. Ezetz esateko eskubidearen aurkako mehatxua, hain zuzen.