Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Afganistango gerraren benetako arrazoiak
Atalak: Energia
Arcadi Oliveres.
Oso mamitsua izan zen Gasteizko Energia Jardunaldien bigarren hitzaldi saioa. Mikel Oterok, Fracking Ez Araba plataformako kideak, haustura hidraulikoa gurera nola iritsi den, horretan interesak dituzten enpresek eta Jaurlaritzak zer nolako asmoak dauzkaten eta plataformak zer erantzun eman dezakeen azaldu zuen. Interesgarria, oso.
Goiener kooperatibako Santiago Ochoa de Eribe aritu zen Oteroren ostean. Energia berriztagarrien alorrean dihardu Goienerrek; gauza interesgarriak esan zituen Ochoa de Eribek elektrizitate hornikuntza sistemaren bidegabekeriaz, baina tarteka, agian maizegi, bere diskurtsoa ez zen gehiegi aldendu edozein saltzailek bere enpresarentzako bezeroak lortzeko erabiliko lukeenaz.
Nolanahi, lehenbizi aritu zen hizlariari erreparatu nahi nioke batik bat. Arcadi Oliveresek gauza asko esan zituen, ez beti energia ereduekin lotutakoak –berak hasieratik ohartarazi zuenez– baina bai biziro interesgarriak. Jario errazak eta kontu serioei umore tanta batzuk gehitzeko gaitasunak asko lagundu zuten, bestalde, entzuleria adi-adi egon zedin. Berbalari bikaina da Oliveres.
Haren hitzaldi oparotik koska bat nabarmendu nahi dut: bost minutuan eman zigun geoestrategia lezio azkarra. Bartzelonan, duela urte batzuk, denbora gutxian gerraren kontrako manifestazio bi egin zirela gogorarazi zuen: Irakeko gerraren aurkakoa bata, Afganistangoaren aurkakoa bestea. Jendetza ikaragarria lehenengoan, hagitzez ere txikiagoa bigarrenean. Oliveresen esanetan, oso ongi asmatu zuen estatubatuar administrazioak Afganistangoa saltzen, hiru aitzakia emanda: emakumeen egoera hobetzea, heroina trafikoa geldiaraztea eta Bin Laden bilatzea.
Afganistango gerraren benetako zergatiak ez dira Washingtonek publikoki aipatutakoak.
Hiru argudio horietako bakoitza di-da batean desmuntatu zuen Oliveresek: hamarkada bat eta gero, emakumeen egoera ez da hobetu, kontrakoa baizik; heroina trafikoa bost halakotu da –merkatu beltzeko burua Hamid Karzai presidentearen anaia izan zen, 2011n hil zuten arte–; eta Bin Laden atzeman zuten, bai, baina Pakistanen.
Afganistango konkistaren –nirea da hitza, ez Oliveresena– arrazoia ez baitzen izan beste konkista guztiena baino: baliabide naturalen kontrola. Kasu honetan, zehazki, pasabide estrategiko bat lortzea, Kaspiar Itsasotik ateratako gasa eta petrolioa Indiako Ozeanoraino garraiatu ahal izateko. Negozio horrekin aberastu diren enpresen eta Washingtongo gobernuaren arteko loturen berri ere eman zigun Arcadi Oliveresek. Buruz ari naiz ordea, ez bainuen esandakoa grabatu, eta xehetasun guztiak ezin atxiki…
Eguneraketa (2013-V-11): Osteguneko hitzaldien audioa duzu hemen.
Gasteizko Energia Jardunaldiei buruz Twitterren:
“#energiagasteiz”(r)i buruzko Txioak
//