Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
BABen arnasa hartzea arrisku kirola izan daiteke
Atalak: Ingurumena
(Argazkia: HowStuffWorks).
Arnasten dugun airea, legezkoa bezain kutsatua izenburua ipini nion aire kutsadurari buruz iragan abenduan idatzitako erreportaje honi. Kutsatzaile kopurua neurtzen duten estazioetako datuak eskuetan kalitate oneko airea arnasten dugula esan ohi dute gure erakunde publikoek, Europar Batasunak ezarritako mugak ia inoiz ez baitira gainditzen. Muga horietan dago tranpa, ordea. Substantzia gehienen kasuan eskuzabalegiak dira Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatzen dituenekin alderatuz. Eta ezin esan OMEren bekatua gehiegizko zorroztasuna izan ohi denik.
Erreportaje hura idazteko arrazoi nagusia Espainiako Estatuan Ekologistak Martxan elkarteak egindako azterketa baten emaitzak izan ziren. Horregatik, Hego Euskal Herriari zegozkion aipatutako datu guztiak. Tira, horregatik baino, kazetari honek Iparraldeko datuak eskuratzeko ahalegin berezirik egin ez zuelako, aitortu dezadan neure errua.
Alfer galanta naizen heinean, beraz, datuak niregana iritsi arte itxaron dut. Eta azkenean iritsi zait zerbait. Ez nau harritu informazioak: airearen kutsadurari dagokionez, Hegoaldekoak bezain oinutsik dabiltza Iparraldeko zakurrak. Hemen ikusiko duzuen datua, behintzat, kezkagarria da: Sud Ouest egunkariak emandako informazioaren arabera, BABeko estazioek PM10 partikulen kontzentrazio benetan handiak neurtu dituzte egun jakinetan. Metro kuboko 61 mikrogramo atzeman izan dira Baionan, eta 66 Angelun.
PM10 partikulen kontzentrazio handiak neurtu berri dituzte Baionan eta Angelun. Argazkian, Baiona Ttipia. (Manuel González Olaechea-CC By SA).
Zer dio Europan legeak? Alde batetik, eguneroko muga bat ezartzen du, 50 mikrogramokoa, urtean 35 aldiz baino gehiago gainditu ezin daitekeena. Hau da, urtean 34 egunetan 100 mikrogramora iristea legearen barruan legoke. Aurreikusita zegoen 2010etik aurrera gehienezko egun kopuru hori zazpi izango zela, baina azkenik, EBko legegileek araua zegoen bezala uztea erabaki zuten. Bruselako pasabideetan egosten denari buruzko dokumental honek (hemen gaztelaniaz, hemen frantsesez) horren zergatia ulertzen lagunduko dizue.
Bestetik, urteroko batez bestekoa ezin da izan metro kuboko 40 mikrogramo baino handiagoa. OMEren gomendioaren arabera, hogeikoa behar luke batez besteko horrek. Nolanahi, Angeluko 61 mikrogramoak ez dute zertan legez kanpokoak izan… 34 aldiz baino gehiagotan gertatzen ez badira urte berean. Beharrik Pirinio Atlantikoetako Prefeturak kutsaduraz babesteko zein hura ez areagotzeko zenbait gomendio zabaldu dituen.
Gaur bertan Fernando Mijangos EHUko kimikariak emandako hitzaldi bat ikusi dut bideoz, eta ezin burutik kendu aipatu duen datu hau: egunean, batez beste, hogei metro kubo aire sartzen du bere biriketan pertsona heldu arrunt batek.
Informazio gehiago: Akitania osoko aire kutsadurari buruzko artikulua Sud Ouesten.