Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Bonbillak: gutxiago kontsumitzearen ordaina
Atalak: Energia
Honelako bonbillak fabrikatzea galarazita dago Europar Batasunean irailaren 1az geroztik.
Beharbada oharkabean joan zen albistea, batetik asteburuan etorri zelako, bestetik jende gehienaren arreta bestelako berrietan dagoelako, gauden-gaudenean. Nolanahi ere, jakizue, ez zenekitenok, joan den irailaren 1etik debekatuta dagoela Europar Batasuneko estatuetan wolframiozko hari goria duten bonbilla tradizionalak, aldameneko argazkikoa bezalakoak, fabrikatzea eta banatzea, nahiz eta salmenta baimenduko den estokak agortu arte. Ez da bat-batean hartutako neurria. 2009an, 100 wattetik gorako bonbilla tradizionalak debekatu zituzten; 2010ean, 75etik gorakoak; 60tik gorakoak iaz. Azkenik, hortik beherakoak desagerraraziko dituzte aurten.
Erabakiaren helburua energia kontsumoa murriztea, eta ondorioz, karbono dioxido emisioak gutxitzea da. EBk emandako datuen arabera, urtero 15 milioi tona CO2 gutxiago jaurtiko dugu atmosferara, neurri honi esker. Thomas Alva Edisonek sortutako hari gorizko bonbilla, AEBetako Life aldizkariaren ustetan XIX. mendeko bigarren asmakizunik onena, ez da batere efizientea. Kontsumitzen duen elektrizitatearen %5 baino ez du bihurtzen argi, eta gainerakoa bero moduan joaten da. Gaur egun merkatuan dauden gainerako bonbilla motak askoz eraginkorragoak dira zentzu horretan, eta hortik dator energia aurreztea. Baina…
Elkarte ekologista ugarik ohartarazi dute kontsumoa nahiz emisioa murrizteak ordaina eduki dezakeela: kontsumo txikiko bonbilla askok merkurioa daukate, alegia, oso metal astun kutsagarria, eta horrek behartzen gaitu agortutako bonbillei trataera berezia ematera (bereizita gorde behar dira, hautsi gabe, eta birziklapena kudeatzaile espezializatu batek egin behar du). Haatik, Ekologistak Martxanek prentsa-ohar baten bidez adierazi duenez, asko dago hobetzeko halako bonbillen birziklatzeari dagokionez. Bonbilla bakoitzak merkurio kantitate txikia eduki arren (1 eta 3 miligramo bitartean, gutxien daukatenek), arrisku asko sor dezake haien erabilera are gehiago zabaltzeak (gogoratu behar da mota horretako bonbillak badirela, honezkero, gehien saltzen direnak). Bestetik, salatu dute ekologistek, kontsumitzaileei ez zaie behar bezala esplikatzen zer egin behar duten merkuriodun bonbilla bat nahi gabe haustekotan: gela aireztatu, umeak eta haurdun daudenak aldendu, ez jaso bonbilla puskak xurgagailuarekin… Alternatibarik badago? Bai, LED bonbillak. Kontsumo txikia eta kutsadurarik ez. Arazoa da oraingoz garestiegiak direla.
Honelako bonbillek askoz energia gutxiago kontsumitzen dute hari gorizkoek baino, baina kutsagarriagoak dira, merkurioa daukate eta.
Energia aurreztearena ere tentuz hartu beharrekoa da. Aipatutako prentsa-ohar berak dioenez, egia da merkurioa duten bonbillek (ohikoak baino garestiagoak, bidenabar) askoz energia gutxiago xahutzen dutela. Bonbilla motaren arabera, aurrezpena %80koa izan daiteke aurrezpen hori. Eta gainera, askoz luzeago irauten dute. Baina energia gehiago behar dute pizteko. Ez dago batere garbi, betiere iturri beraren arabera, argia piztuta egongo den denbora bost minutu baino laburragoa denean zenbateraino aurrezten den energia. Kontuan hartu beharreko beste faktore bat, eta hau ez diote ekologistek, nik baizik, Jevons efektua da. Hau da, gure bonbilla berriek gutxiago kontsumitzen dutela jakitun, sarriago eta denbora luzeagoz piztuko ote ditugun. Demostratuta baitago (William Jevons ekonomialariak demostratu zuen, hain justu) baliabideen erabilera efizienteagoa lortzeak ez dakarrela baliabide horren kontsumoan murrizketa, kontrakoa baizik.
Azken oharra: bonbilla zaharrak kentzeko neurriaren testuingurua ulertzeko, jakin behar da Europar Batasunak, berriki, honako asmoa iragarri duela: 2020rako, CO2 emisioak 1990ean egindakoen %80ra arte jaistea. 1990 da, hain zuzen, Kyotoko Protokoloak ezarritako erreferentziako urtea. Protokoloaren helburu guztiak urte hartako emisioekiko kalkulatuta daude. Eta hasiera batean, helburua zen emisioak ordukoaren %95 izatea. Berriki nire eskuetara iritsi den Pedro Prietoren testu interesgarri batek dioenez, “egunean hogei zigarro erretzetik hemeretzi erretzera pasatzea”. Baina hori ere ez da lortu. Kyotok jarritako helmugara iritsi gara aurten, eta datu hotzek diote emisioak handitu egin direla, jaitsi beharrean. Hemeretzi zigarroena bete ez eta orain hamabost zigarrotan jarri du helburua EBk, hori bai, epea zabalduz. Hori lortzeko bideetako bat energiaren erabilpenean sistema eraginkorragoak asmatzea eta ezartzea da, horretan datza besteak beste “ekonomia berdea” kontzeptu fetitxe berria. Baina teknologiarik mirakulosoenak ere nekez lortuko du epe ertain-luzean kontsumo gutxitzea, estatu guztien aurreikuspena (bestela esanda, asmoa) ekonomikoki haztea dela kontua izanda. Gai hau sakonago jorratuko dugu Larrun aldizkariaren hurrengo zenbakian, hilaren amaieran.