Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Ekonomia berdea: biomasari buruzko mitoak
Atalak: Ekonomia, Energia, Ingurumena
Amaitu da Rio+20, eta handik 40 kilometrora egin den Herrien Goi Bileran parte hartu duten taldeei kasu egin behar badiegu, egin ez balitz bezala gaude, okerrago ez esateagatik. Gailurrak ez baitio konponbiderik emango Lurrak duen krisi ekologikoari, baina gainera oinarriak ezarriko ditu krisi hori areagotzeko. Ardatz bi izan ditu Rio+20k: ekonomia berdea eta ingurumenaren zaintzarako nazioarteko erakundeen sorrera. Gaia arretaz jarraitu baduzue, behin baino gehiagotan entzungo zenuten honen antzeko salaketaren bat: “Gailurraren ondorioa izango da natura salgai jarriko dutela”. Zer esan nahi du horrek?
Ekonomia berdearen ezaugarri nagusiak izango omen dira karbono emisio baxuak eragingo dituela eta baliabideak modu eraginkorrean erabiliko dituela, Nazio Batuen Erakundeak, Rio+20ren antolatzaileak, esan duenez. Horren gakoetako bat biomasa da, hau da, Lurrak urtero ekoizten dituen 230.000 milioi tona materia bizi, zuhaitz, sasi, belardi, alga, garo, mikrobio eta beste zenbait kontuan hartuta. Gaur egun, gizakiok horren %14 erabiltzen dugu oinarrizko beharrizanak asetzeko (elikadura, berokuntza…), baita zenbait prozesu industrialerako ere. Datua ETC taldeak idatzitako txosten batetik atera dut (Biomasaren ugazaba berriak. Biologia sintetikoa eta iristear dagoen biodibertsitatearen lapurreta. PDF). Ez da Rio+20ren karietara argitaratu, iazko martxoan baizik.
Txostenaren hasieran aurkitu daiteke “natura salgai jarriko dute” leloaren azalpena: “Teknologiaren aldaketei esker –nanoteknologiaren eta biologia sintetikoaren alorretan batik bat–, erabiltzen (eta merkaturatzen) ez den biomasaren %86 hori industriaren helburu bihurtu daiteke, erregai fosilak ordeztuko dituen karbono ‘berdearen’ iturria izan dadin”. Bihurtu daiteke baino, bihurtzeko bidean dela esatea hobe, Iparraldeko enpresa erraldoi batzuek hasita baitute Hegoaldeko lurrak berenganatzeko prozesua, horko labore, belardi, basoak… lehengai gisa erabiltzeko asmoz. Baina beste baliabide batzuekin gertatzen den bezala, biomasaren banaketa ez da uniformea gure planetan: Hegoalde globalak askoz gehiago dauka. “Lurreko zenbait lekutan besterik ez dago euri, eguzki eta lur nahikoa benetako inpaktua edukiko duten neurri eta prezioan bioerregaiak ekoizteko”, esan zuen, ETCren txostenak jasotzen duenez, Mark Büngerrek, Lux Research aholkularitza enpresako ikerketa zuzendariak. Amyris Biotechnologies konpainiako zuzendari John Meloren esaldi honek xehetasun gehiago emango digu: “Mundu osoan barrena bilatzen ari ginela kostu txikiena eta bolumen handiena daukan biomasa, ohartu ginen Brasil zela baliabide berriztagarrien Saudi Arabia”.
Azaldu da honezkero hitz magikoa: berriztagarria. Hori da, izan, ETCren txostenak agerian jarri nahi dituen biomasari atxikitako mitoetako bat, berriztagarritasuna. Hona argudioa: biomasa organismo biziek osatzen dute, epe laburrean berriro haz daitezkeenak; baliabide mineralak berriztatzeko denbora tarte geologikoak behar dira. Eta hona erantzuna, ETCren eskutik: landareak epe laburrean berriztatu badaitezke ere, baliteke landareek behar dituzten zoruekin eta ekosistemekin gauza bera ez gertatzea. Nekazaritza industrialak eta basoetako biomasa erauzteak elikagaiak, materia organikoa, eta ura (besteak beste) ebasten dizkio zoruari; hala, haren emankortasuna gutxitu egiten da, eta ekosistemak ahuldu. Biomasa berriztagarria da baldin eta kopuru txikietan (industriarentzat interesik gabeak) erabiltzen bada, bestela ez.
Hamar mito aipatzen dira guztira txostenean, baina gehiegi ez luzatzeko beste bi baizik ez ditut ekarriko hona.