Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Globalizazioaren aurkako gerra handian azkenaurreko gudua: Erralde
Atalak: Ekonomia, Gizartea, Osasuna
Erralderen itxieraren aurkako kontzentrazioa, urtarrilaren 12an (Argazkia: Erralde).
Bihar aste bat beteko da Durangoko Erralde hiltegia itxi zutela, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren aginduz. Astebete darama Bizkaiak hiltegi barik, Karrantzakoa –udalean aritzeko baimena baino ez daukana– kontuan hartzen ez badugu. Itxura guztien arabera, eta zorionez, egoera hori ez da asko luzatuko. Erralde afera, nolanahi, ekonomiaren lehen sektorea, ekonomia bera azken batean, ulertzeko modu antagonikoen arteko borroka agerian uzten duten hamaika adibideetakoa da.
2005ean itxi zuten Durangoko hiltegia. Bizpahiru hamarkada zeraman lanean, eta 48 udalerriko mankomunitate batek kudeatzen zuen. EHNE-Bizkaia sindikatuko Unzalu Salterainek dioenez, “Jaurlaritzak itxiarazi zuen hiltegi hura; EAJren apustua ez zen hiltegi hark ematen zuen zerbitzu publikoa, beste zerbait baizik”.
Zorrotzako hiltegia 2010ean itxi zuten, zorrak itota (Argazkia: efeagro.com).
“Beste zerbait” horren epizentroa Bilbon zegoen, Zorrotza auzoko hiltegian. Jaurlaritzak 2004an eman zion Gurokela enpresari –zeinaren laurden bat, hain zuzen, Jaurlaritzarena berarena zen– hiltegi hura kudeatzeko ardura. Okelaren negozioa han zentralizatzea zen helburua. 2007ko El País-eko artikulu honetan irakur daitekeenez, Lakuak era horretan burutu zuen 1997tik egosten ari zen estrategia: Kataluniakoaren antzeko eredu bat, intentsiboagoa, ezartzea EAEko abeltzaintzan.
Gurokelaren proiektuak hasieratik izan zuen kontra EHNE sindikatua, eta abeltzainak oro har. Hein batean diru publikoari esker iraun zuen nola edo hala, baina azkenean zorrak itota itxi behar izan zuen 2010eko apirilean. Lehenago, 2007ko otsailean, Durangoko Hiltegiko Mankomunitate zaharreko 48 udaletatik hamabostek erabaki zuten indarrak batu eta hiltegia atzera irekitzea, Erralde izenarekin (berriki, beste hamasei udalek agertu dute proiektuan parte hartzeko interesa). Jakin bazekiten instalazioak zaharkitzen hasiak zirela, eta horregatik proiektu bikoitz modura jaio zen Erralde: hiltegi zaharra berreskuratu ez ezik, beste bat, modernoagoa, eraikitzeko plana egin zuten. Berrizen egongo da, Durango ondoan, eta udaberri honetan hasiko dira lanak. Lehenago behar zuten, baina prozedura administratiboa motelduz joan da, EHNE-Bizkaiak salatzen duenez, eta iazko otsailera arte ez zituen jaso Erraldek hiltegi berriaren jarduera eta obra baimenak.
Gorago aipatu dugun El País-eko artikuluaren egileak Jaurlaritzari egindako desafiotzat jo zuen Erralde irekitzea. Ez dakit desafio den hitzik egokiena, baina esan daiteke behintzat Jaurlaritzak sustatu nahi zuen ereduarekiko ezinegonak –besteak beste– bultzatu zituela Erraldekoak hiltegi zaharra berreskuratzera. Ia lau urte hauetan, milaka abeltzain eta kontsumitzaileri eskaini diete zerbitzua. Mikel Ansotegi, Erraldeko presidente eta Aulestiko alkatearen hitzetan, bertan hiltzen den ganaduaren %90 Bizkaikoa da, eta %95 Bizkaian kontsumitzen da. Hiltegiak 60 kilometroko erradioan dagoen lurraldea du lan-eremu, eta gutxi gorabehera 3.000 baserritar eta 300 harategi baliatzen dira haien lanaz.
Zerbitzu mota hori, hurbila, bitartekaritzarik gabekoa, neoliberalismoak proposatzen duenaren aurkakoa da. Gurokelaren ereduaren aurkakoa, garbiago esatea nahi baduzue. Baina oztoporik ez zaio falta izan Erralderi bere ibilbidean. 2008ko abenduan, Europar Batzordearen inspekzio baten ostean, hiltegiak bost egunez itxi behar izan zuten, osasun-segurtasunarekin zerikusia zuten egokitzapen batzuk egiteko. Horren ostean, berriro ireki ahal izan zuten, Jaurlaritzako Osasun Sailaren baimen eta guzti. Orain, sail horrek berak behartu du Erralde ixtera, osasun publikorako arriskutsua dela argudiatuta.
EHNE-Bizkaiak zabaldutako prentsa ohar batean irakur dezakegunez, Erraldek ez du behin ere izan hutsik osasunaren aldetik. Aitzitik, “orain arte ezagutzen ditugun osasun eta elikadura eskandalu guztiek –behi eroak, oilaskoen dioxinak…– harreman zuzena daukate ekoizpen eredu intentsibo eta industrialarekin, legalitatea eta osasun arauak ustez betetzen dituzten parametroetan eman izan diren arren, eta sekulako oihartzun mediatikoa eduki dute, industria agroalimentarioaren interesei men eginez”.
Dena den, Erraldek aldaketa batzuk egingo ditu bere instalazioetan, eta badirudi ez dela arazorik egongo aste batzuk barru berriro ireki ahal izateko. Gaitz erdi. Aste batzuetako itxierak kalteak eragingo dizkie inguruko abeltzainei, zer esanik ez, baina Berrizko hiltegi berria zabaldu arte itxaron beharra askoz okerragoa izango litzateke. Bitartean, Jaurlaritzak arreta jar lezake osasun publikoari benetan mehatxu egiten dioten guneetan. Bizkaian bertan erruz aurkituko ditu.