Elikadura-alergiak bikoiztu egin dira hamar urtetan, eta batzuetan euria egiten du
Hilaren 10etik 12ra Elikadura-Alergiei buruzko Nazioarteko Sinposiuma egin da Bartzelonan. Besteak beste, EuroPrevall egitasmoaren txostena aurkeztu dute bertan. 25 herrialdetan egindako ikerketaren emaitzak jasotzen ditu txostenak; hemeretzi Europakoak. 100.000 lagunen kasua aztertu dute ikerlan eskergaren egileek, eta ondorio nagusia da, nire aburuz behintzat, elikagaien ondoriozko alergiak azken hamar urteetan bikoiztu egin direla. Dokumentu honetan (PDF, gaztelaniaz) txostenaren laburpena...
Read More‘Escépticos’ saioa eta transgenikoen gaineko bertsio ofiziala
ETB2-k ematen duen Escépticos saioari buruz jardun naiz berriki ARGIAn. Papererako idaztean gertatu ohi denez, leku faltagatik zenbait gauza gehitzeko gogoz geratu naiz. Gogo hori asetzeko idatzi ditut lerrook. Hala ere, ohartarazten dizut, irakurle, oraingoan nahiago izan dudala bideoetan oinarrituta osatzea artikulu hau. Luze jo dezake, baina merezi duelakoan nago. Tartetxo bat bai? Noan mamira. Aipatu berri dudan artikuluan diodanez, Escépticos-ek konbinatu egiten ditu oso publiko zabal...
Read MoreZentsura @!
Yoani Sanchez. Yoani Sanchez izena idazten baduzu Google-n, Kubako erregimenaren aurka borroka txalogarria egiten ari den heroi baten biografia idazteko adina material agertuko zaizu, lehenbiziko orrialdetik irten gabe. Internet da Sanchezek darabilen arma, Castrotarren uhartean gertatzen ari dena mundu osoari jakinarazteko. Honezkero jakingo ez bagenu bezala! Baina tira, eskertzen dugu blogari-aktibistaren ahalegina. Aldiz, konspirazioaren teorikoen gezurrak irentsi eta bilaketa...
Read More
Iruzkin berriak