Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Gagarin eta Armstrong baino zenbat urrunago iritsi gaitezke?
Atalak: Zientzia eta teknologia
50 urte Iuri Gagarinek espaziora bidaia egin zuela, 42 Ilargira iritsi ginela… Eta hortik aurrera zer? Ikus dezakegun unibertsoaren tamaina kontuan hartuta, esan daiteke Gagarinek etxeko atea ireki eta oin-punta atera besterik ez zuela egin, eta hori oso eskuzabalak izanda. Ilargira iristea, agian, oin osoa ateratzearekin konpara genezake. Benetan izango gara gai, noizbait, etxetik irten eta auzotik paseoan ibiltzeko?
Martera joatea da orain erronka. Horretaz hitz egin nuen erreportaje honetan, otsailean. Astronauten prestakuntzaz jardun nuen gehienbat, baina bidaia hori egiteko egon daitezkeen bestelako oztopo batzuk ere aipatu nituen, eguzkiaren erradiazioaren arriskua besteak beste. Beti, hori bai, ontzat emanda erronka teknologikoa gaindituko dugula. Haatik, hori ez dago hain argi. Marte gure aldameneko planeta da, hurbil dagoela eman dezake, baina lekutan dago. Giza-tripulazio bat ganorazko ontzi batean bertara bidaltzeko eta itzularazteko behar den energia kopurua oso handia da, eta ez gaude energia alferrik gastatzeko tenorean preseski.
Demagun, dena den, Martera iristen garela. Eta gero? Gagarinen balentriaren urtemugaren bezperan (Aldapeko sagarraren kantuaren doinuarekin irakur dezakezue aurreko esaldia, nahi baduzue), Alan Finkel ingeniariak artikulu interesgarria argitaratu zuen Cosmos aldizkarian. Zioenez, fisika eta kimikaren arteko talkak ezinezko bihurtzen du gure espeziea Eguzki Sisteman barrena hedatzea. Are urrunago joatea, ezta amestu ere. Alde batetik, fisikaren legeek diote ontzi batek Lurraren grabitatea gainditu, espaziora bidali eta atzera etxera ekartzeko izugarrizko energia kopurua behar dela. Bestetik, kimikak diosku kohete baten erregaiak eman dezakeen energia kopuruak muga bat duela, eta teknologia hobetzeak ez du hori eragotziko.
Gizateria galaxia osoan zehar barreiatuta dagoen obrak ez dira falta zientzia-fikzioan. Momentuz igarri ezin dugun iraultza teknologiko handi bat gertatu ezean, horixe bera da hain urrun eta sistematikoki bidaiatzeko asmoa: zientzia-fikzioa. Askoz gutxiago lortzeko ere, planeta honetako baliabide guztiak ustiatu beharko genituzke. Eta hala balitz, hemendik alde egitera behartuta egongo ginateke noski. Nahikoa gurpil-zoro ergela.
Ni neu behintzat pozten nau Finkelek esandakoak. Naturaren legeek etxe ataritik harago ezin joatera kondenatzen bagaituzte, beste munduetako balizko biztanleek, adimenduak ala ez, lasai hartu dezakete arnasa, baldin eta arnasa hartzen badute. Baina erne: alternatiba modura joaneko bidaiak besterik ez egitea proposatzen dute zientzialari batzuek, itzulerarik gabekoak, eta seguru erronka onartzeko prest dagoen boluntariorik ez litzatekeela faltako. Batez ere planeta honek daraman martxan.