Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Bruce Willisek ere ez gintuzke salbatuko
Atalak: Zientzia eta teknologia
Asteroide baten inpaktua saihestea ez da "Armageddon" filmean bezain erraza.
Ez da nire asmoa inor beldurtzea, ez behintzat gehiegi beldurtzea. Baina onartuko didazue albiste hau, gutxienez, kezkatzeko modukoa dela: estatubatuarrek esan dute asteroide bat guregana etortzekotan, bestela ere nahikoa izorratuta daukagun planeta hau jotzeko asmo garbiarekin, jai dugula. Eta hori estatubatuarrek esan badute, mundua gaitz orotatik babesteko sortu zen herriak alegia, zer irtenbide geratzen zaigu gainerako lurtarrei, kezkatu edo beldurtzeaz gain, norberaren adorearen arabera?
Badira, teorian, asteroide baten inpaktuaz babesteko moduak, baina gaur gaurkoz ez gaude horietako bakar bat ere praktikan jartzeko prest, mehatxua berehalakoa balitz. Hala adierazi du, bere behin-betiko txostenean, horretarako propio sortutako batzordeak. Baina ez gaitzala bat-batean ikarak itsutu. Lasaiago egoteko, irakurri orain dela urte eta erdi idatzitako testu hau. Ez daukagu nola babestu, baina zertaz babestu ere ez. Itxuraz.
Ez zaitudanez siglekin aspertu nahi, “estatubatuarrak” termino orokorra erabiltzen segituko dut, berez batzorde, erakunde eta agentzia nahaspila dena izendatzeko. Xehetasun horietan murgildu nahi duenak, hemen dauka albistea ingelesez, gaztelaniaz eta frantsesez. Laburbilduz, estatubatuarrek helburu bat daukate aspalditxotik: 2020rako 140 metro edo gehiagoko diametroa duten NEO (Lurretik Hurbileko Objektu) guztiak identifikatzea. Eta 2008an txosten bat egiten hasi ziren, ea helburu hori lortzerik dagoen ala ez dagoen.
Oraintsu amaitu dute txostenaren behin-betiko bertsioa, eta ondorio nagusia da asteroideen aurkako defentsa metodoak ez daudela behar bezala garatuta. Gehienak, baliagarriak izateko, asteroidea Lurrera iritsi baino askoz lehenago jarri beharko lirateke praktikan. “Askoz lehenago” hori urteak izan daitezke, edo hamarkadak. Eta gainera, soluzio horiek ez lukete balioko asteroide handienen kasuan. Apika, leherketa nuklear batek, baina horrek badu arrisku bat: asteroidearen puskaren bat gure buru gainera erortzekoa.
Orain gutxi dokumental interesgarria ikusi dut telebistan: zer gertatuko litzateke dinosauroak akabatu zituen asteroidea gaur jausiko balitz Lurrean? Hipotesi horren aurrean zientzialariek emandako erantzuna argia da: betiere gizaki batzuk lurpeko babesleku egokietan ezkutatuko balira, eta handik irten gabe urtebete emango balute, urtebete hori igarota geratuko litzatekeen gizateria urria izango litzateke, teknologikoki Paleolitokoaren parekoa, eta ez litzateke izango espezie nagusia munduan. Planetak eskertuko lukeela esatear egon naiz, baina damutu egin zait azken momentuan.