Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Erretiroa 60 urterekin izatea eskertuko luke ingurumenak
Atalak: Ekonomia, Energia
ARGIAko erredakzioa, 40 urte barru.
Espainiako Estatuan erretiro adina 67 urtean ezartzeko proposamenak sortutako erreakzio guztien artean, Ecologistas en Acción elkartearenak erakarri nau gehien: erretiroa atzeratu beharrean, aurreratu, 60 urtetan jarriz.
Astero posta elektronikoz banatzen duen buletinean plazaratu du elkarte ekologistak kontra-proposamena, eta idatzi duen militanteak berak aitortu didanez, Madrilgo Gobernuak iragarritako asmoen aurrean erdi-presaka prestatutako erantzuna izan da. Boutade bat, kasik. Aditzera emanez, hain zuzen, Espainiako Lan ministro Celestino Corbachok proposatu duen ergelkeriari (sic, nik ez daukat errurik) arrapostu emateko ez zela behar alternatiba hiper-landu bat ere. Baina hara non, sindikalista, politikari eta tertuliano ezin serioagoak gai honi buruzko iritzi super-fundamentuzkoekin hedabideak betetzen ari diren honetan, niri ekologistenak eman didan zer pentsatu gehien. Baditu, izan, hausnarketarako elementu interesgarriak.
Zeren, ez zenuten pentsatuko Ecologistas en Acción-ek argudio bakar bat ere eman gabe botako zuenik halako proposamen bat? Ez, ba. Adi: lan gutxiago eginez, energia gutxiago kontsumitzen da. “Energia Espainian 2008” txostenaren arabera, gogorarazi dute ekologistek, urte hartan kontsumitu zen energia guztiaren heren bat industriari dagokio eta beste bat garraioari. Gainerakoa “beste erabilera batzuk” izeneko anabasari dagokio. Beste erabilera batzuk horien barruan, energia gehien xahutzen dutenak zerbitzu sektorea eta administrazio publikoa dira, Ecologistas en Acción-en arabera. Laburtuz: lanak sortzen du energia gasturik handiena.
Kontuan hartu behar da erretreta bost urte lehenago hartzeak zenbait lanpostu sortuko lukeela, langabetuek hartuko lituzketenak. Dimentsio soziala ez zaie ahaztu ekologistei. Baina eta hala guzti ere, proposatu duten neurriarekin energia kontsumo osoa %10ean murriztuko litzatekeela diote, telefonoz esplikatu dizkidaten eta hemen errepikatuko ez ditudan kalkulu matematiko batzuen arabera. Ondorioz, urtero 40 milioi tona CO2 gutxiago igorriko litzateke eguratsera, eta modu horretan 500 milioi euro aurreztuko lirateke. Aski diru 20.000 euroko 25.000 pentsio ordaintzeko.
Eta pentsioetarako dirua faltako balitz, hala ere? “Bada, atera dezatela dagoen lekutik”, esan digute, “Espainia munduko zortzigarren potentzia ekonomikoa da, fortuna handi asko dago, eta urtean milioi bat euro baino gehiago irabazten duten enpresa ugari ere bai. Pentsioak langile xumeok ordaindu behar ditugu?”. Ecologistas en Acción-entzat, Madrilgo Gobernuaren proposamena, ergelkeria ez ezik, lizunkeria galanta ere bada.