Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Oraindik ez zaigu tokatuko
Atalak: Gizartea, Zientzia eta teknologia
Ikerketa baten arabera, klima aldaketak gosera kondenatuko du munduaren erdia mende amaieran.
Gizateriaren erdiak gosea jasango du 2100. urtean, klima aldaketa dela eta. AEBetan egin duten azkenaurreko ikerketatik atera daitekeen izenburua da, eta egia aitortzeko aterata zegoen nik hau idatzi orduko, itzulpen lan xumea egitea izan dut meritu bakarra. Segi dezagun: tenperatura igoerak elikagai ekoizpenari eragiten dion estresa oso handia da, esan du Washingtongo Unibertsitateko jakintsu batek, David Battisti dauka izena, eta horri gaineratu egin behar zaio berotze globalak ur gutxiago utziko digula, uzten ari zaigula, eskueran. Battistirekin lankidetzan diharduen Rosamond Naylor-en berbetan (Stanford Unibertsitatekoa berau), premiazkoa da klima aldaketari egokitzeko programetan inbertitzea, hamarkadak beharko baitira datorkigun beroa ondo jasango duten laboreak sortzeko. Ohartu zaitezte ez duela esan klima aldaketa moteltzeko edo gelditzeko programetan inbertitu behar dela, aldaketari egokitzapenean baino. Tira, halako batean Battistik esan du beroketa geldotzen ere saia gintezkeela, baina ez oso fede handiz, “gizakiok ez baikara lan eraginkorra egiten ari, alde horretatik”.
Naylorrek eta Battistik Nobel saria eraman zuten 2007an ondorio latz hauek eman dituen lanarengatik. Adierazi dutenez, oso litekeena da (probabilitatea %90ean kokatu dute) 2100ean eskualde tropikal eta azpitropikaletako tenperatura baxuenak gaur arte inoiz neurtu diren altuenak baino altuagoak izatea. Eskualde horietan, gaur egun, 3.000 milioi lagun bizi-edo dira, eta mende amaieran askoz gehiago izango dira, eta askoz okerrago elikatuak, zenbait kasutan ezinezkoa den arren. Nobel Saria irabazi dutenez, ba kasik zientzialari bi hauei sinestea beste erremediorik ez dugu edukiko. Gauza gehiago ere esan dute, ez uste halako sari potoloa besterik gabe ematen denik: adibidez, ez dezagula pentsa tropikoetatik at biziko diren guztiak samur edukiko dutenik bizitza. Ze, besteak beste, tropikoetako biztanleen portzentaje handi batek nekazaritza dauka ogi edo dena delako bide, eta etxean jatekoa agortzen bazaie, dagoen lekura joango dira. Gaur egun emigrazioarekin dauzkagun komeriak komedia irudituko zaie gure ondorengoei.
Eta zer nahi duzue esatea, hau dagoeneko serioa da, ze, 2100ean nirekin harreman zuzena edukiko duten pertsonak biziko dira, nire bilobak esaterako, baldin baneuzka. Hala ere, planeta honetako biztanleen erdia izango denez goseak jota ibiliko dena, eta nire kalkuluen arabera nire bilobak beste erdikoak izango direnez, pixka bat lasaiago joango naiz gaur ohera. Tripa ondo beteta, zer gerta ere.
PS.: Aurreko guztia argazkia zein izango zen erabaki gabe idatzi dut. Eta orain damutzen hasi zait erabilitako doinu ironikoa eta atera zaizkidan hiruzpalau frivolité-ak. Bere horretan utziko dut testua, baina ez argazkiko umeei barkamena eskatu barik. Barkatu.