Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Energia ilunaren bila
Atalak: Zientzia eta teknologia
Antzinako unibertsoaren "irudiak" aztertuko dituzte energia iluna zer den jakiteko asmoz
Unibertsoaren osagairik ugariena, %75 inguru, ezezagunena ere bada: energia iluna. Hari buruz zerbait gehiago jakiteko asmoa baduzu, paperezko edizioan argitaratu genuen erreportaje hau irakur dezakezu, eta are gehiago jakiteko, ARGIA baino hedabide espezializatuagoetara jo. Oraintxe, besterik gabe esan dezadan energia iluna dela unibertsoa gero eta azkarrago hedatzearen “erantzulea”, anti-grabitate antzeko bat.
Edo, hobeto esanda: zientzialariak jabetu egin ziren unibertsoaren hedapena gero eta azkarragoa dela, eta ustez gero eta motelagoa izan behar lukeenez, behatzen dugun fenomenoaren zergatiari energia iluna izena eman zitzaion, zergatik bat egon behar zuela ebatzi ostean. Behin izena erabakita, zer ote den jakitea “baino” ez da falta. Konstante kosmologiko ere esaten zaio, baina termino horren jatorria aparte kontatzea merezi duen istorioa da, eta ez daukat orain horretarako energiarik, ez ilun ez bestelako. Aipatutako erreportajean badago zer edo zer.
Arestiko aitzin-solas luzeegiak ondoko albiste honetarako prestakuntza izan nahi zuen: energia iluna bilatzeko eta unibertsoaren hedapena ikusteko xedea duen BOSS proiektua jarri berri dute martxan. Ez da erronka makala: goiko paragrafoan argi geratu denez –hala espero dut–, energia iluna da gaur egungo fisikaren misterio handienetako bat. BOSS egitasmoa da, www.amazings.com webgunean irakurri ahal izan dugunez, unibertsoaren historia ezagutzeko inoiz abiarazi den programarik handinahiena. Ingelesezko BAO siglen atzean ezkutatzen den teknika dauka oinarri. Oszilazio Akustiko Barionikoa, alegia.
Oszilazio barionikoak dira unibertsoa oso gaztea zenean, orain dela 13.500 milioi urte edo –pixka bat gehiago orain, nik hau idaztetik zuk irakurtzera arte igarotako denbora gehitu behar baita–, sortutako presio-uhin batzuk, zeintzuen ondorioz dentsitate aldakorreko eremuak agertu ziren. Horrek bere “marka” utzi zuen ondorengo unibertsoaren eboluzio guztian; hain zuzen, horregatik da unibertsoa orain den bezalakoa: alde batzuetan materia asko, galaxiak eta halako gauza handiak, eta ezer ez besteetan. Ez, barka, ezer ez, ez. Energia iluna dago. Kosmologoen itxaropena da hari buruzko teoriekin erkatu ahal izango dituztela BOSSek unibertsoaren historiaz bildutako datuak. Bost urte iraungo duen lan eskergan, ia milioi eta erdi galaxia aztertuko dituzte –unibertsoak 7.000 milioi urte zituenean ziren bezalakoak ikusiko dituzte–, eta 160.000 quasar, unibertsoa 3.000 milioi urteko “gaztetxoa” zeneko itxura bera agertuko dutenak. Finantzazioari buruzko datu zehatzik ez badaukat ere, nago halakoxe zifrak ibiliko direla hor ere dantzan. Dolarretan, of course.