Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Moda kontuak
Atalak: Gizartea
Genero-bortizkeriaren aurka Espainiako Estatuan ezarritako lege berriek ez dute gauza handirik lortu.
Aurrekoan honako elkarrizketa entzun nuen taberna batean:
-Zelan da orain modan jartzen ari den hori? Gizon batek andrea jotzen duenean, edo andre batek gizona?
-Genero-bortizkeria?
-Bai, horixe!
Bai, badakit, errua nirea da, tabernetan belarriak zabalik edukitzeagatik. Batzuetan arrisku kirol bihurtu daiteke garagardo bat lasai hartu nahi izatea; gerta dakizuke, esaterako, “herriaren jakituria” esaten zaion horren adibideren batekin topo egin behar izatea, aipatutakoa kasu.
Tira ba, modaz hasi garenez, aztertu dezagun denboraldiak zer dakarren. Getxoko Justizia Jauregian sei instrukzio-epaitegi daude, eta bakarra arduratzen da genero- bortizkeria kasu guztiez. Oso hurbilekoa dudan pertsona batek hortxe egiten du lan, eta hori da Getxo, eta ez beste edozein herri, aipatzearen arrazoia. Baina segi dezadan aurrera.
Genero-bortizkeria salaketa guztiak, diodanez, mahai bakarraren gainean pilatzen dira. Hori da legedi berriaren ondorioetako bat: lehen denen artean egiten zutena, orain batek. Irizpide batasunak mesede egiten ei du, beste delitu batzuekin ez bezala. Getxon, leku gehienetan bezala, “ohorea” zein epaitegiri egokitu behar zitzaion zozketaz erabaki behar izan zuten, boluntariorik ez eta. Bilbon, Donostia eta Gasteizen pauso bat harago egin zuten: epaitegi berri bana sortu, genero-bortizkeria lan bakar.
Getxoko epaitegian, azken astean, egunero salaketa bi jaso dituzte. Ez da datu hori estatistika fidagarritzat hartu behar -baldin estatistika fidagarririk existitzen bada-, beste aste batzuetan ez baita salaketarik ailegatzen. Baina ausartuko naiz esatera, datu zehatzagorik ez dudan arren, bai Getxon, bai Bilbon eta bai Aizarnazabalen, Aizarnazabalen epaitegirik balego, prakak bete lan dabiltzala. Hori da beharbada “modan jartzen ari” izatea. Ez dakigu genero-bortizkeria gehiago dagoen orain, kontu hauek modakoak ez zirenean baino, etxeko zapi lohiak haizatzea gustu txarrekoa zenean baino. Ez dakigu, ez dakigulako zenbat salaketa ez diren ipintzen. Dakiguna da lehen baino salaketa gehiago ipintzen direla.
Urtero-urtero hildako andrazkoen kopuruak bere horretan segitzen duela ere badakigu, ondoegi dakigunez. Legedi berriak ez du gauza handirik lortu, azken batean: teoria ez da txarra, asmo onez beteta etorri zen, baina ez dago bitartekorik epaileen neurriak betearazteko, beraz antzera gabiltza; halaxe entzun nion orain dela gutxi Bilboko epaile inportante bateri. Baina gauza bat lortu dela, bat bai behintzat, taberna hartan nengoela geratu zitzaidan argi: genero-bortizkeriari izena ezarri diogu. Modan ipini dugu, alegia. XXI. mendean badugu, sikiera, trapu zikinak haizatzea, beti bezain kirats nazkagarria ematen badute ere.