Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Euskal olatuetan olatuena
Atalak: Gizartea
Mundakako ezker olatua, “hodi” perfektua… nahi duenean.
Ikusiko zenuten egunkariren batean beharbada. Bertako Udaletxeak eskatuta, Mundakako (Bizkaia) ezker olatu ezin ospetsuagoari buruzko azterketa egin berri du AZTI-Tecnalia zentro teknologikoak. Plazaratu duten txostenari gainbegiratua egin diot eta itxura txukuna dauka; ez naiz olatuetan aditua, baina iruditzen zait nekez esan daitekeela gehiago itsas uhin batez. Emandako datuak zehatzak izango direla pentsatzen dut gainera, AZTIn ez dituzte gauzak hala-hola egiten.
Azterketa egin dutenek hainbat parametro fisiko neurtu dituzte: altuera, iraupena, abiadura… edo pentsatzen dut behinik behin halakoak neurtuko zituztela, eta are konplikatuagoak (berriz aitortzen dut ez dudala txostena arretaz irakurri). Baina helburua ez da ozeanografiaren maitaleak asetzea, helburua surflariak dira, eta surf hizkuntzaz zabaldu dituzte emaitzak. Euskal Herrian kirol hori egiteko dagoen olaturik onena da Mundakakoa, eta munduko onenetakoa ere bai, adituen esanetan. Baina ez beti. Gogoratzen zer krisi sortu zen orain dela urte gutxi, denboraldi luze batez zorioneko uhina desagertu egin zenean? Tira, itzuli egin zen eta gaitz erdi. Une honetan, eta hori da hain justu egindako azterketaren ondoriorik azpimarragarriena, “hiru egunetik batean olatua ezin hobea da surfa egiteko”. Egunen %29an, zehatzago. Eta egun horietan, batez beste, hiru orduz ibil daiteke ohol gainean behar den bezala; mareek badituzte beren ordutegiak ere, eta kontua ez da egun osoa jo ta ke aritzea. Atseden ere hartu beharko da ba…
… eta zerbait hartu, eta herria ikusi, eta azken batean, Mundakaren Barne Produktu Gordina apur bat gizendu, ze, dirua ez balego tartean, non ikusi da udal batek bere olatu bati buruzko azterketa tekniko sakona eskatzea, denen olatu kutuna izanagatik ere? Uhin ezagunari zor dio Mundakak urte osoan turismoa edukitzea, eta auskalo ez ote duen gehiago neguan udan baino: azterketaren egileek diotenez, surferako egun aproposen proportzioa erdira igotzen da hotza iristen denean, eta urtarrilean %62raino ere bai. Gainera, Mundakako olatua olatu ona da, baina ez edonorentzakoa. Surflari onentzat da Mundaka, eta jakina da surflari onak ederragoak eta ilehoriagoak izaten direla, eta askotan atzerritarragoak ere bai, eta ez edozein atzerritakoak bide batez esateko, dibisa indartsuak dauzkatenetakoak baizik. Bejondeiola Mundakari, eta ondo zaindu dezala bere ezkerreko olatua, Euskal Herrian den “oholatuena”.
Informazio gehiago: