Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Alderdi ilunak alkoholdun edarien publizitatean
Atalak: Hedabideak
AUCek garagardo iragarkiei egin die kritika batez ere
Espainiako AUCek (Komunikazioaren erabiltzaileen elkartea) urte osoa darama alkoholdun edarien publizitatea aztertzen, eta lan horren behin-behineko emaitza batzuk aurreratu ditu uda heldu dela-eta. Diotenez, publizitate mota horrek legea betetzen du oro har, baina badira alde ilun batzuk. AUC bereziki kezkatuta agertu da garagardo markek egiten duten publizitateagatik, bai kopuruz bai zabaltzen dituzten mezuei dagokienez. Bestalde, ez-nahikotzat jo dituzte zenbait alkohol ekoizlek dauzkaten auto-erregulazio kodeak.
Alkoholdun edarien publizitateari buruzko lege-araudiak hiru zutabe nagusi ditu Espainiako Estatuan. Batetik, Publizitate Lege Orokorra dago, 1988koa; besteak beste, hogei gradu baino gehiago dituzten edariak telebistan iragartzea debekatzen du, hala nola edozein alkoholdun edari mota iragartzea alkohola hartzea debekatuta dagoen lekuetan. Bigarrenik, Telebista Mugarik Gabe EBko zuzentarauak (Espainian 1994ko lege batean gauzatua) hogei gradu baino gehiago dauzkaten edarien zeharkako edota ezkutuko publizitatea debekatzen du; halaber, galarazi egiten du publizitateak alkohola arrakastari -soziala, profesionala edo sexuala- lotzea, eta baita ere propietate terapeutiko, lasaigarri edo estimulagarriak egoztea halako edariei. Azkenik, 2006ko europar arau batek debekatu egiten du nutrizioarekin edo osasunarekin zerikusia dauzkaten argudioak erabiltzea alkoholdun edariak iragartzeko -alkohol bolumena %1,2 baino txikiagoa daukatenak izan ezik-, nahiz eta light motako produktuen kasuan kaloria gutxiago dutela esatea baimentzen duen.
AUCek behatu duenez, legea bete egiten da orobat, baina hainbat alde ilun aipatzen ditu. Esaterako, kirol aretoetan publizitatea egotea, legeak alkohola saltzea zein hartzea debekatzen duen arren horrelako lekuetan. Batik bat garagardoa izaten da iragarritakoa. AUCek nabarmendutako beste “zulo beltz” bat kaleko publizitatea da -errotuluetan, etxaurreetan…-, estatuko autonomia erkidego gehienetan kalean alkohola edatea debekatuta egonda ere. Kasu honetan, distilatutako edariak dira “errudun” handienak: beren publizitate inbertsioaren %43 mota honetako iragarkietara bideratzen dute. Ardoak, berriz, %2,6 baino ez, eta garagardoak %4. Azpimarratu beharreko hirugarren lege-urraketa graduazio handiko edarien zeharkako publizitatea da, AUCen ustez; besteak beste, mixer deritzen produktuen bidez.
Gorago esan bezala, zenbait edari ekoizlek barne-kode deontologikoak dituzte sortuak, legetik harago joateko asmoz. Ikerketaren egileentzat, horiek ez dira nahikoa legearen hutsuneak betetzeko. Alde batetik, ez dituztelako bere gain hartzen edari mota guztiak; ardogileek, esaterako, ez daukate inongo auto-erregulazio koderik. Bestetik, koderen bat existitzen den sektore guztietan enpresa guztiek ez dutelako sinatzen (garagardoa eta edari distilatuak, berbarako). Eta azkenik, eta hau da larriena seguruenik, sinatzen dutenek ez dutelako beti sinatutakoa behar bezala betetzen.
Zenbait datu
AUCek egunkari eta aldizkarietan argitaratutako 4.800 iragarki aztertu ditu aurtengo urtarriletik maiatzera arte. Horietatik, 3.356tan ez zen aipatzen edariaren graduazioa. Legeak ez du hala egitera behartzen, baina garagardogileen eta patar ekoizleen auto-erregulazio kodeek bai. Hala eta guzti ere, graduazioaren aipamenik gabeko iragarkien laurden bat garagardoena zen, eta %14 likoreena. Gainerakoa ardoena zen; ulergarria, sektoreak ez baitu inongo barne-araudirik.
Auto-erregulazio kodeek alkohola neurriz kontsumitzeko gomendioa egitera behartzen dute iragarlea. Lehen aipatutako epe eta lagin berean, ordea, 3.060 iragarkik ez zuen horrelako aipamenik. Berriz ere, jakina, ardoa zen buru sailkapen horretan, baina esanguratsua da garagardo iragarkien portzentajea ere (osoaren %24).
Legeak debekatzen duen arren, 651iragarkik arrakastarekin lotzen zuten alkohola. Horien %85 graduazio altuko edarien publizitateari zegokion.
Espainiako Osasun Ministerioak hitzarmen bat dauka izenpetuta Egunkari Argitaratzaileen Elkartearekin. Horren arabera, ezin da alkoholik iragarri ez azaletan ez kontrazaletan ere. AUCek halako 192 iragarki aurkitu ditu 2008ko lehen bost hilabeteetan. Ia erdia, distilatutako edariena.
Garagardoarentzat aipamen berezia
Gehien kontsumitzen den alkoholdun edaria garagardoa da, eta baita AUCekoei kezka handiena eragiten diena ere. Telebistan gehien iragartzen den edari mota da, eta zenbait kasutan osasunarekin eta nutrizioarekin zerikusia duten argudioak erabiltzen dituzte publizitatean, AUCen esanetan betiere. “Garagardoa freskagarri nutritibotzat agertarazi nahi dute, haren izaera alkoholdunari garrantzia kenduz, eta modu maltzurrean nahasiz edariaren bertsio desberdinek -klasikoa, mixer, light, alkoholik gabea, 0,0…- dauzkaten ezaugarriak”, dio txostenak.