Erraztasuna
Erraztasuna, erosotasuna. Iñaki Iurrebasok bere tesian kontzeptu honi garrantzi handia ematen dio. Eta esaten du, besteak beste, erdaraz erosoago edo errazago egiten duten euskaldun batzuek ekarpen handia egiten dutela, euskaraz espero zitekeen baino erabilera handiagoa dutelako. Hori irakurtzen ari nintzela galdera bat etorri zait burura: Zenbat sortzailek erabaki dute euren sormen-lanak ondoen menperatzen ez duten hizkuntzan egitea? Zenbat idazle, musika talde, zinemagile, aktore eta abarrek...
Read MoreSoziolinguistikaren erronkak
Soziolinguistikaren hiztegi komentatua (Atik Zra) amaitu berri dut. Eta, tarte horretan, Iñaki Iurrebasoren tesia irakurri dut. Tesian Iurrebasok aipatzen zuen euskal demolinguistikak lau erronka nagusi dituela: Teorian sakontzea Metodologia lantzea Nazioartekotzean aurreratzea Unibertsitatearen inplikazioa areagotzea. Horrez gain, honako hau ere esaten du Iñaki Iurrebasok: Gure demolinguistikak enpirikoki izan duen garapen izugarri indartsuaren aurrean deigarria egiten da zein toki gutxi...
Read More12 gogoeta Iñaki Iurrebasoren doktore-tesitik
Iñaki Iurrebasok doktore-tesi ezin interesgarriagoa egin du. Uste dut tesi honekin gure orain arteko uste eta ekinbide batzuk beste modu batera ikusteko datuak jarri dituela mahai-gainean. Uste dut demolinguistikari begiratzeko modu berriak ekarri dituela tesi honek. Nik hona tesi horretatik atera daitezkeen 12 gogoeta eta esaldi (edo titular) ekarri ditut, guztiak ere Iurrebasoren berbetan adieraziak. Baga: Euskaraz hobeto moldatzen diren 195.000 hiztun dauzkagu (%7), bi hizkuntzetan antzera...
Read MoreIkertzen gaituzte
(Irudia: Zaloa Ipiñaren “Gorreria bisuala” arte-laneko zati bat.) Ikertzen gaituzte, aprobetxatzen dira gutaz. Hori irakurri dut Leire Milikuaren “Lur gainean, itzal azpian” liburuan. Eta, aspalditxo irakurri nuen beste liburu honekin bat egin zuen zuzenean neure buruan: A descolonizar las metodologías (eta, bereziki, maoriek zer eskatzen dieten bertaratzen diren ikertzaileei). Ikerketaren kokapena bihurtu da azken urteotan gai delikatua. Feminismoak zartarazi du akademiaren...
Read MoreInteres taldeak
Arlo sozioekonomikoan interes taldeak aktibatzea lortuz gero, euskararen aldeko dinamikak aktibatzea eta garatzea lortuko da etorkizunean. Hori da Emunek plazaratu duen hipotesia (nire ustez, azken urteotan eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko hipotesien artean, gauzagarriena, gauzatzeko gaitza bada ere). Hipotesia Bat aldizkariaren 124. alean argitaratu dute. Eta aldizkarian bertan, beste artikulu batean Elisabeth Barakos-ek egindako ikerketa baten berri ematen da. Ikerketa Galesen egin da...
Read MoreKontakizuna
By Jon Sarasua (Harizko zubiak izeneko liburutik kopiatutako txatalak). Euskarari buruz jendeak barneratua zuen kontakizunean, autopertzepzioan eta etorkizun-ikuspegian (kontakizunaren bi adar dira horiek) eraldaketa gertatu zen, jauzi bat. Sarritan aipatu izan dugu Garabideko formazioetan autokontakizun berritu horren alde bat: hizkuntza zaharra eta zaharkitua zena, etorkizuneko hizkuntza izango zela. Mundu garaikide “moderno” bizkor zetorrela sumatzen zuten, eta mundu horretan haien...
Read MoreEkipo juridikoa
Beti esaten dugu euskalgintzak oso antolatuta daudela: baditugu elkarteak, mugimenduak, aholkularitzak, hedabideak, argitaletxeak, ikastetxeak, kultur enpresak eta abar. Bai, hala da, baina … Adabaki bat baino ez da izango, bai, baina nago euskararen ekipo juridiko indartsua beharko genukeela. Badakit horrekin ez dugula larregi lortuko, ados, baina gure eskubideak (eta, beraz, gu) jipoitzen dituzten epaile horiei guztiei euren armekin erantzuteko kapazak diren aholkulari juridikoak...
Read MoreDestilazioa
Garabide ezaguna da, batez ere, kanpoan egiten duen lankidetza linguistikoagatik. Munduko hainbat hizkuntza komunitaterekin aritzen dira lanean, Ameriketan batez ere. Ezaguna da ere euskalgintzako eragile askotxo saretzen dituelako kanpotik datozen herritar horiei formazio egokia emateko (galdera bat: zergatik dabil euskara erosoen herrigintzaren uberan?). Baina … inork gutxik aipatzen du Garabidek gure biziberritze prozesuari (ere) egiten dion ekarpena. Izan ere, kanpoan egiten diren...
Read MorePortaerak kodetu
Pasatu berri zaigu Euskaraldia eta ibili gara hizkuntza ohitura batzuk aldatzeko ahaleginean, arrakasta handiagoz edo txikiagoz. Baina Euskaraldia baino lehen (eta ostean), behin baino gehiagotan ibili izan naiz euskal herrietako mendietatik eta hainbat ehiztarirekin topatu. Ehiztari horietako gehientsuenak ez ziren ari ehizan bere horretan. Ari ziren txakurrekin, ari ziren txakurren portaerak kodetu nahian, lepokoetan jarritako gailuekin eta zarata arraroa ateratzen duten turutekin. Portaerak...
Read MoreBixamona (ostera ere)
Bi urte pasa dira aurreko bixamonatik eta oraingoa ere pasatu dugu (gogorra aurten ere). Eta aurten zer bixamona utzi dit ba Euskaraldiak? Batetik, nik neure inguruan txapa gutxi ikusi dut, neure inguruan jendea ez dut ikusi bereziki motibatuta (bale, inpresio pertsonaletan oinarritzen ari naiz eta horrek ez du balio). Eta gero datuak ikusi ditut eta zer gura duzue esatea, ba %28 jaitsi da parte hartzaileen kopurua 2018tik (eta 2020ko pandemian baino gutxiago izan dira): neure herrian 2017ko...
Read More
Iruzkin berriak