Argazki finkoak
Originala jakin.eus aldizkarian argitaratua. Aldaketa sozialaren ebaluazio fidakorra izateko, konparatzeko moduko neurketak ez ezik, ahalik eta kasu gehienetan errepikatzen diren neurketak ere behar ditugu. Hain zuzen ere, orain gutxi kaleratu diren Inkesta Soziolinguistikoaren eta Erabileraren Kale Neurketaren tankerakoak. Izan ere, bi horiek tarte finkoetan egindako argazki sozialak dira, unean uneko hizkuntza egoerari egindako erretratu sozialak. Hortaz, irakurketak gehiago izan beharko...
Read MoreEspazio akademikoak
Mari Luz Estebanek Feminismoa eta politikaren eraldaketak liburua plazaratu berri du Susa argitaletxean, Lisipe bilduman. Liburu mamitsua da eta, nire ustez, betaurreko soziolinguistikoekin irakurtzeko parada ematen du; are gehiago, kontuan izanik azken urteotan euskalgintza eta soziolinguistika arloetatik behin baino gehiagotan bihurritu dugula burua feminismoetara. Mari Luz Estebanen aipu bati tiraka hasiko naiz balizkoen agenda hau osatzen. Berak dioenez, «ikerketa eta espazio akademikoak...
Read MoreJarrerak, gaitasunak eta erabilerak
Originala Jakin aldizkarian. Txepetxek argi adierazi zuen eta, gaur egun ere, nazioarte mailako hizkuntza plangintzari buruzko ikerketek hiru arlo nagusiri egiten diete erreferentzia (integralak izan gura badute): jarrerei, gaitasunei eta erabilerei. Hiru horiei ere egiten diete erreferentzia Bat aldizkariaren 99 eta 100. zenbakiek. Izan ere, bi zenbaki horietan azken 35 urteen errepaso soziolinguistiko paregabea egiten dute hainbat egilek, eta, nire ustez, merezi du Jakinen horiei ere...
Read MoreZiklo bat amaitu al da?
Originala, Jakin aldizkarian. Etorkizuna ei da oraina eta iragana txirikordatzen den une hori. Zapatistek, Txepetxi kopiatzen (nahiz eta eurek, agian, jakin ez), etorkizuna iraganean zegoela esaten zuten burua estalita oihanaren barren-barrenetatik. Eta hala gabiltza azken aldion ere euskalgintzetan, etorkizuna asmatu guran edo, agian zehatzago, iraganetik eta orainetik ikasten etorkizun hobea marrazteko denon artean, kolektiboki. Laginak handik eta hemendik hartu ditut, txikitik eta handitik....
Read MoreArrakalagintza
Originala Jakin 215-216 zenbakian argitaratua. «Zer da artea?» galdetu zenidan serio-demonio taberna ilun hartan barrea eragiten duen zilindro ketsua nire eskuetan pausatuta. Nik burlati «Zuhaitz mota bat?» erantzun nizun. Eta, orduan, eskuarekin antiojoa begietara bultzatuta, hauxe esan zenidan: «Artea da espazio publikoan esku-hartzeko arma, ekintza zuzenerako erreminta». Zeharo harritua utzi ninduzun eta ordutik behin baino gehiagotan gogoratu izan dut erantzun hura. Izan ere, arteak...
Read MorePasilloetan galduta
Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Jaime Altunak ikerketa plazaratu du azken Hausnartu sarietan eta bigarren geratu da.Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta hizkuntza mudantzak nerabezaroandu izenburua bere lanak. Nerabeek zer esaten duten euskarari buruz asko interesatzen zaidan gaia da. Izan ere, nerabeek ez dute gezurrik esaten (gezur sozialak, behinik behin). Nerabeek beste inork baino hobeto usaintzen dute jendartean nagusi diren joerak, jendartean nagusi diren...
Read More
Iruzkin berriak