Garaigoikoa
Hasiera » Poema soziolinguistikoak » Hizkuntzaren bihotzean
Ots22 0
Hizkuntzaren bihotzean

Hizkuntzaren bihotzean

Atalak: by Txerra Rodriguez Poema soziolinguistikoak

Abenduan Sechu Sende idazle galiziarrak bere FBko orrian No coraçom da língua izeneko poema argitaratu zuen. Eta, ohikoa den legez, nik hartu eta euskarara ekarri dut. Hizkuntzaren bihotzean!

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

non umeok beti egiten dugun berba galizieraz,

non gure hizkuntzan kantatzen ditugun amodio kantak

eta entzuten ditugun.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

non hizkuntzak gogor taupadaka egiten duen,

eta berba egiten diogun ezagutzen ez duenari

maitatzen duenari

edo mespretxatzen duenari.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

non munduko hizkuntza guztientzako 

eta gure ametsetako berba guztientzako lekurik den.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

non jendeak erosketa zerrenda idazten duen

eta maite zaitut, Alokagai edo

ez ahaztu zaborra ateratzen moduko gauzak.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

non egunkariak, haur-aldizkariak,

sare sozialak, musikak guk bezala egiten duen berba.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

non taupadaka dabilen gure hizkuntza

ospitaletan, tailerretan, eskoletan

lanbide guztietan.

Non berba bakoitza bizi den intentsitatez, indarrez

eta amorruz, beharrezkoa denean.

Non zentsura borrokatzen dugun, 

errepresioa, melankolia eta horrelako gauzak

sufritzen duten herrien ohorearekin

eta borrokatzen duen klasearen harrotasunarekin.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

eta idatzi 

sabeletako tximeletei buruzko gidaliburu bat,

bizitzaren berbategi teknikoa,

zalantza sentimentalen hiztegia.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

mugikorraren bidez, ordenagailuaren bidez

edo kutxazainaren bidez.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

oraindik existitzen ez diren bideetatik.

Bihotza mundu guztiari irekirik

lagunei eta ezezagunei

injustiziari begiak itxi barik

amets egin edo atseden hartzeko ez bada.

Hemengoa bazara edo etorri berria,

senti ezazu belearen musu laranjaren beroa udaberrian

hizkuntzaren bihotzean. 

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

kontserba-lata batean, zelai batean

lau markoren artean,

erresistentzia berban,

errepideetako kurbetan,

unibertsoari egindako begirada batean,

berben ahizpatasunean.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean,

hizkuntzaren begietan,

eskuetan, hizkuntzaren besoetan

gure hizkuntzaren biriketan,

eta bizitza honen parte izan

askoren artean eraikitzen duguna

mundua aldatu nahi dugulako

hizkuntzaren bihotzetik.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

TXERRA RODRIGUEZ

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

@garaigoikoa TWITTERREN

Follow @garaigoikoa Tweets by garaigoikoa

Azken bidalketak

  • Hizkuntzaren bihotzean
  • Salbatu edota erreskatatu
  • Azturak
  • Hizkuntza ekologiari buruzko liburutik ikasten
  • Bi urtez irakasle

Iruzkin berriak

  • Salbatu edota erreskatatu | Garaigoikoa(e)k Irakurgaiak: Metaforas ecológicas, ideologías y políticas lingüísticas en la revitalización de lenguas indígenas (Lorena Cordova) bidalketan
  • Hizkuntza ekologiari buruzko liburutik ikasten | Garaigoikoa(e)k Irakurgaiak: Metaforas ecológicas, ideologías y políticas lingüísticas en la revitalización de lenguas indígenas (Lorena Cordova) bidalketan
  • Gazteak eszenatokian(e)k Gazteak eszenatokian bidalketan
  • Nahikari Ayo(e)k Gazteak eszenatokian bidalketan
  • HAUXE GURE LURRA: Euskara bere ekosisteman (hizkuntzak eta ekologia) | Bilbo Hiria irratia(e)k Hizkuntza ekologia: hurbiltze saio bat bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA