Hemengoa, euskaraz, berritzailea
Konfinamendu egun hauetan, Hik Hasi aldizkariak Joxe Mari Auzmendiri buruz egin duen aldizkari ia monografikoa irentsi dut. Omenaldi zeharo interesgarria egin dutela iruditzen zait eta hori irakurtzera animatzen zaituztet (bi ogerleko gomendioa, beste behin). Erreportaje horretan bada azpititulu bat azpimarratu nuela irakurri orduko: Hemengoa, euskaraz eta berritzailea. Iruditzen zait hiru berba horiek ondo baino hobeto islatzen dutela gure hiztun komunitatearen oraina eta geroa: Hemengoa,...
Read MorePareen artean #etxealdia
Komunitatea egiten ari gara azken egunotan, komunitatea pareen artean. Eta ez, ez nabil han eta hemen sortu diren elkartasun sareei buruz, ez, baina horiek ere baditut gogoan (biba zuek!). Ez, euskarazko edukien sorkuntzari buruz ari naiz. Badirudi, gainera, Gorka Juliok dioen bezala, jabetza intelektualari arrakala indartsu batzuk sortzen ari zaizkiola han eta hemen: askatu dituzte (egun hauetarako bada ere) bideo, kanta eta abarrak, liburu, ikerketa eta enparauak, … Baina, nik batez ere...
Read MoreEbaluatzen
Azken aldion, tesian murgil eta murgil ibili ostean, artikulu gutxik eragin didate zer pentsatua. Txillardegi sarietan irabazle izan den Miguel Galiciaren “Ebaluazioa: euskararen aldeko ekimenen labirintoan orientatzeko gakoa” irakurri dudan arte. Buruko hariak eta buruan txertatutako iltzeak ere mugitu dizkit, zeharo iradokitzailea iruditu zait eta zeharo baliagarria nire eguneroko lanean hobetzeko. Izan ere, artikuluan Miguelek orain arte euskara planetan erabilitako ebaluazio irizpideak...
Read MoreEtxealdian euskarazko edukiak gehitu
Egun aproposak dira hauek, antza, kontsumitzeko ez ezik, sortzeko ere. Hortaz, hemen gomendio sorta bat euskarazko edukiak gehitzeko egun hauetan. Gehiago baldin badituzu, esan eta gehituko ditut. Eskerrik asko! 1. Wikipedia: artikulu asko sortu daitezke wikipedian. Horretarako, baina, komeni da wikipediak berak emandako gomendioei jarraitzeko. Adibidez, hauek hezkuntzari lotuak. Horri lotuta, orain badago astia gure argazki zaharrak berrikusi eta horiek lizentzia librearekin igotzeko...
Read MoreEtxealdian hizkuntza ohiturak aldatu
Egoera berezi-berezia bizi dugu eta egoera honetan etxekoen arteko harremanak derrigorrez eta ezinbestean biderkatzen ari dira. Baina egoera bitxia denez, berria denez, gauza batzuk aldatzeko parada ere ekar dezake horrek. Horien artean, hizkuntza ohiturak. Nik pista txiki batzuk baino ez ditut emango, ea funtzionatzen duen. Bat: berba egin gaiari buruz. Orain astia dugu gauzak beste patxadaz, beste erritmoz hartzeko. Atera gaia eta egizue berba gaiari buruz. Zer ohitura duzuen aipatu eta zein...
Read More
Iruzkin berriak