Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Ikerketa soziolinguistiko bat egiteko 10 baliabide
Urt13 0
Ikerketa soziolinguistiko bat egiteko 10 baliabide

Ikerketa soziolinguistiko bat egiteko 10 baliabide

Atalak: by Txerra Rodriguez Sailkatu gabea

Doktoretza tesiaren azkenaurreko txanpan nago eta, hori dela eta, gustatuko litzaidake zuekin konpartitzea ikerketa soziolinguistiko bat egiteko “deskubritu” ditudan hamar baliabide. Ez dira bakarrak inondik ere, baina, tira, nire hamar proposamenak dira. Jakina, edonork bete dezake zerrenda hau eta baliabide berriak proposatu (edo daudenak kritikatu). Goazen ba!

1.Galdera bat, kezka bat, gai bat. Hori izan behar da ikerketaren abiapuntua, ikerketaren gaia edozein delarik. Komeni da galdera hori ahalik eta zehatzena, ahalik eta xeheena izatea, ahalik eta originalena. Eta, era berean, komeni da beste batzuek (ez derrigorrez soziolinguistika alorrekoek) egin dituzten galderak, kezkak edo gaiak begiratzea, ideiak hartzeko.

2.Behin galdera, kezka, gaia aukeratuta, egin bilaketa azkar bat sarean. Zertarako? Ikusteko ea beste inork hori bera ikertu duen. Hala balitz, seguruenik, lehen baliabidera itzuli beharko zenuke eta galdera, kezka edo gaia beste modu batera egin edo galdera, kezka edo gai berria aukeratu.

3.Bibliografia bilatzea izaten da edozein ikerketaren funtsetako bat. Eta bibliografia bilatzeko lekurik arruntena (internetez gain) liburutegiak dira. Gurean gai soziolinguistikoen inguruan liburutegirik osatuena Habe liburutegia da. Bilaketak egin daitezke online, eta eskaerak egin. Gainera, EAEko edozein herritara eramaten dizkizute liburuak. Nire ustez, hango liburuzainei laguntza eskatzea ere bada bide eraginkor bat, eta euren aldizkarien zerbitzu alertetan alta ematea (bibliografiaren jarraipena egiteko). Baliabide asko ditu liburutegi horrek eta nire susmoa da gutxi(egi) erabiltzen dugula.

4.Euskarazko soziolinguistika akademikoan Bat aldizkariak du nagusitasuna. Gainera, bilatzaile txukuna du eta artikulu gehienak eskegita daude interneten (azken bi urteetakoak izan ezik, baina horiek, adibidez, Habe liburutegian eska daitezke).

5.Inguma datu-basea ere izan daiteke tresna indartsua bilaketak egiteko (dokumentu gehiegi ez dute eskegita, baina gero horiek eska dakizkioke, salbuespenak salbuespen, Habe liburutegiari).

6.Nazioarte mailako bibliografia asko dute Habe liburutegikoek (eskaerak ere egin daitezke), baina agian bilatzen ari zarena aurkitzea zaila da. Bilatu beste bi tresna hauetan: academia.edu (kontuz, spam asko du webgune honek) eta google research (alerta zerbitzua ere badu honek, interesgarri izan daiteke gai baten inguruan argitaratzen dena zer den jakiteko).

7.Euskaraz soziolinguistikari buruz ikertu dena jakitea beti da onuragarri (galdera edo kezka lausoa baduzu, hau izan daiteke lehen pausoa). Eta, horretarako, horiez gain, Hiznet graduondokoan egindako ikerketak kontsultatzea (eta kasu batzuetan ikerketan bertan erabiltzea) komeni da.

8.Ikerketa bat egiteko asko irakurri behar da, asko. Baina gehienetan ez da nahikoa izaten eta landa-lana ere egin behar da. Eta landa-lanean ikerketa tresnak erabili behar dira. Horretarako, komeni da tresna horiek noiz, non, zertarako eta zelan erabili behar diren jakitea. Mila eta bostehun eskuliburu daude han eta hemen. Euskaraz, baina, bakarra ezagutzen dut: Patxi Juaristiren “Gizarte ikerketarako tresnak” liburua. Online dagoena, EHUren webgunean.

9.Landa-lana egin ostean, ikerketa idatzi behar da. Estilo propioa bilatzea bide polita da (ezin da ahaztu idatziak formala behar duela), estilo bizia. Komeni da, esate baterako, Berriako estilo liburuak dioena kontuan hartzea. Kontuz akatsekin! Zuzentzaile ortografikoa pasatzea da minimoa, baina hortik harago ere joan daiteke: lagun batzuei zuzentzeko eskatu dakioke. Eta zalantza terminologikoak badituzu? Ohiko tresnez gain (hiztegiak, datu-baseak, …), Eusko Jaurlaritzak orain dela urte batzuk soziolinguistikari buruzko hiztegia plazaratu zuen eta hori ere izan daiteke leku on bat zalantza horiek uxatzeko.

10.Ikerketa amaitu duzu, bai, baina ikerketa ez da hor amaitzen (edo bai, hori bakoitzaren erabakia da). Ikerketa ere komunikatu behar da. UEUk, adibidez, badu Ikergazte kongresua (bi urterik behin), Txillardegi sariak ere badira, eta ikerketa argitaratzeko bideak ere hainbat dira (UEU bera edo sarean eskegi, edo blog bat abiatu, edo sare sozialetan zabaldu, edo aldizkarietan plazaratu edo denak batera).

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

TXERRA RODRIGUEZ

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

@garaigoikoa TWITTERREN

Follow @garaigoikoa Tweets by garaigoikoa

Azken bidalketak

  • Esperientziak
  • Putzutik plazara
  • Hedabideek zer ekarpen?
  • Txerra Rodriguez: “Euskara elkarteek erabilera diskurtsoaren erdigunera eramateaz gain, praktikak bultzatzeko mekanismoak sortu dituzte”
  • Bazterretan topetan

Iruzkin berriak

  • Urdiñarbetik Deriora(e)k Urdiñarbetik Deriora bidalketan
  • Salbatu edota erreskatatu | Garaigoikoa(e)k Irakurgaiak: Metaforas ecológicas, ideologías y políticas lingüísticas en la revitalización de lenguas indígenas (Lorena Cordova) bidalketan
  • Hizkuntza ekologiari buruzko liburutik ikasten | Garaigoikoa(e)k Irakurgaiak: Metaforas ecológicas, ideologías y políticas lingüísticas en la revitalización de lenguas indígenas (Lorena Cordova) bidalketan
  • Gazteak eszenatokian(e)k Gazteak eszenatokian bidalketan
  • Nahikari Ayo(e)k Gazteak eszenatokian bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA