Ekolingua
Soziolinguistika Klusterrak azken aldion gauza dezente eman ditu argitara: Aldahitz (hizkuntza ohiturak aldatzeari buruzkoa), Eralan 3 (lan munduan euskararen erabileraren inguruko ikerketa), Normalizazio Kasu Aurreratuak 2014 (lan munduan eredugarri diren kasuei buruzko argitalpena), Dikoma (hizkuntza-ekologiaren diskurtsoa sozializatzeko eta hizkuntza komunitatearen sistema ahalmentzeko helburuarekin) eta Ekolingua solas-jolasa. Argitalpen guztiak zeharo interesgarriak dira, artikulu...
Read MoreEuskaldun hazi Nafarroan (2)
Paula Kasaresen doktore tesitik mila aipu atera daitezke. Jarraian aipuen bigarren txanda. Euskaldun hazi Nafarroan (1) Ez hizkuntza gaitasuna ez eta erabilera ere ez da balio absolutuko irizpidea, maiz mailakatzen zaila gertatzen den gertaera baizik. Hiztunek euskararekin izandako historia ez da beti lineala. Hutsuneak daude eta hutsarte horiek norbanakoen ibilbideetan agertzen dira, baita belaunaldien segidan, familien eta erkidegoen historian ere. Euskara ikastetik euskaraz mintzatzen...
Read MoreNor dago erdigunean?
Xabier Erizek hizkuntza plangintzan managementeko irakaspenak txertatzeko aldarria egin du Euskaltzaindiak argitaratutako artikulu batean. Mila ideia eta iruzkin egin dakioke artikuluari. Baina nik hark esandako esaldi bat baino ez dut ekarriko hona: “Nor dago euskara sustatzeko helburuen eta ekimenen erdigunean: herritarrak eta haien behar eta nahi linguistikoak, ala erakunde sustatzaileak eta haien interpretazioak eta nahiak?” Eta zer pentsatua eman dit...
Read MoreEuskaldun hazi Nafarroan (1)
Paula Kasaresek doktore tesi zeharo interesgarria plazaratu du. Tesi horretatik ateratako pasarte batzuk batu ditut. Hona lehen txanda: Zenbait egile hizkuntzen eta kulturen iraupenaren oinarrian hiztunen eta hiztun-taldeen hautu-erabakiak daudela onartzean irizkide agertu dira. Mintzairaren iraupen eta ordezkapena hizkuntza hautaketa kolektiboaren epe luzeko emaitzak dira. Hiztun elebidunek hizkuntzekin dituzten harremanak ez dira zurrunak edo mugiezinak, aldagarriak eta...
Read MoreEuskara zikina(goa)
Goizalde Landabasok orain dela gutxi, esaten zuen euskara zikinagoa behar dugula. Aspaldi Irati Jimenezek ere gauza bera desio zuen. Eta bat nator. Baina ez ni bakarrik, PAM musika taldekoek musikara ekarri zuten Iratiren...
Read More
Iruzkin berriak