10 janari denda
Orain dela urte batzuetatik, telpatze sistematikoa darabilt ezagutzen ez ditudan dendetan. Hori dela eta, Bilboko Alde Zaharreko 10 janari denda euskaldun ekarri nahi ditut hona. Egunon.info webgunean beste hainbeste daude. Eta orain Garitano herrikidearen jarrera goraipatu behar denez, ba horixe, joan zuok ere euskaraz lasai arraio hauengana (oholtzatik jaitsi barik): 1. Urdaitegi: Askao kalean dago denda. Urdaitegi txikia da, baina gutiziaz bete-betea (gazta, urdaiazpikoa eta abar)....
Read MoreHizkuntza ibilbideak
Gaur egun euskaldunon hizkuntza ibilbideak gero eta bihurriagoak dira, gero eta korapilatsuagoak. Etenak eta lotzeak agertzen dira bizitzan, berriro hartzeak eta berriro uzteak. Gero eta gehiago. Euskaldun eta erdaldun kategoria zurrunek gero eta gutxiago balio digutelakoan nago. Euskararen gaitasunak continuum bat dira eta bizitza osoan zehar aldatu, moldatu eta eraldatu daitezke. Beraz, hizkuntza ibilbide hauek modu bisual batean irudikatzeko zailtasunak daude, kolpe bakar batean...
Read MoreHizkuntza antropologia emakumeen esku?
Euskal soziolinguistikan orain arte ikuspegi soziologikoa izan da nagusi, ikuspegi psikologikoa ere landu da (burura datorkit Joxpi Irastortzaren doktore tesia, adibidez). Eta, azken aldion, ikuspegi antropologikoa ere lantzen hasi da gurean (hizkuntza antropologiaren alorretik). Baina gauza bitxi bat gertatzen ari da (edo sumatzen ari naiz). Ikuspegi soziologikoan gaur eta hemen gizonezkoak dira nagusi: Txillardegi eta Txepetx, baina baita Xabier Erize, Iñaki Martinez de Luna, Mikel...
Read MoreBizkaiera Batua
Estandarizatutako edozein hizkuntza (hizkera?) asmatua da berez. Beste kontu bat da erabileraren poderioz “naturalizatu” den ala ez. Baina, berez, “laborategiko” hizkerak izan dira noizbait estandar guztiak. Gurean ere hala da. Euskara batua asmatu eta oraindik eraikitzen ari gara hala nola. Mugak muga eta zailtasunak zailtasun, batua ia inork ez du zalantzan jartzen. Bizkai aldean ahozko hizkeretatik batuara aldea dago (baina ez amildegia batzuek...
Read MoreLainomendi
Arnasgune funtzionalak inoiz aipatu ditut blogean, baita bide batezko euskalgintza ere. Inoiz inork adibideak eskatu dizkit. Ez da konstruktu teorikoa eta, beraz, adibideak badira. Eta gaur bat hona dakart: Lainomendi. Orain dela 25 urte jaio zen Derion Lainomendi dantza taldea. Hasieran euskara elkarte izateko bokazioarekin, baina ez zuen helburua lortu. Hala ere, agian garrantzitsuagoak diren zereginak bete ditu. Izan ere, dantzak euskaraz irakasteaz gain (orain dela 25 urte...
Read More
Iruzkin berriak