Loiu: dislokazio baterako datuak
Arnasguneak beste behin blogean. Baina oraingoan soziolinguistika gutxi (zer da soziolinguistika?). Eta datu mordoa. Datu guztiak eustat-ekoak dira. Datu soziolinguistikoak: Etxean erabiltzen den hizkuntza Euskara Biak Gaztelania 1991 483 395 638 2011 367 271 878 Hiztun kopurua Euskaldunak Ia...
Read MoreAzatzak 99: Telesailak eta filmak euskaraz
Orain gutxi, Canal+-ek euskaraz azpititulatutako hainbat film emango dituela jakin dugu. Albiste pozgarria benetan. Baina sarean han eta hemen badaude euskarazko film eta telesailak euskaraz eskuratzeko modurik. Lehena eta akaso garrantzitsuena, azpitituluak.com webgunea. Horren harira, Gaizka Izagirrek euskaraz ikus ditzakegun 50 film onenen zerrenda plazaratu zuen orain dela ez asko Argiako bere blogean. Horrez gain, azpimarratzekoa da boluntarioek beste behin egin duten lana: euskal...
Read MoreKristalezko sabaia
Euskaldunok ba al dugu inon kristalezko sabairik? Feminismoan behin baino gehiagotan erabili den terminoa dugu eta gurean ea aplikatzerik dagoen galdetzen diot neure buruari. Euskarazko lan kulturalek kristalezko sabaia garbia dute oraindik ere. “Loreak” filmarekin gertatu dena adibidez, edo Norzzone rap kantariak elkarrizketa honetan esaten dituenak. Literaturan ere adibide franko aurkitu ditzakegu. Baina hortik kanpora? Kristalezko sabaia beste inon igartzen al dugu...
Read MoreErdalguneetan bertso eskolek zertarako?
Arabako bertso eskoletako gazteak aztertu ditu Manex Agirrek bere Hizneteko sakontze egitasmoan. Erdalguneko bertso-eskolek euskararen biziberritzean duten eragina ikertu nahi izan du. Eta lan zeharo interesgarria ondu du, ezinbestez irakurri beharko luketena gazteen artean euskara sustatu nahi dutenek. Ez dut egingo lanaren laburpena. Lana goitik behera da interesgarri-eta. Lanetik hartu ditudan aipu batzuk baino ez ditut ekarri nahi. Xabi Paya: Bertso eskolan, beste leku batzuetan...
Read MoreEuskalduntasun urbanoa XXI. mendean
Pasa den asteartean, Imanol Galfarsoro eta biok aritu ginen honen gainean (ezta)baidatzen. Berbaldiaren izena Euskalduntasun urbanoaren bila izan zen eta egia esateko gaitik apur bat aldenduta ibili ginen. Hala ere, saiatu nintzen, apur bat bada ere, gaiari lotzen (bertso txapelketa batean epaileek jipoituko gintuzten, Imanol!). Zelakoa izango da euskalduntasuna Bilbon XXI. mendean? Ba, ez dakit, egunez egun joan beharko da egiten, aldatzen, berritzen, zaharberritzen, asmatzen,...
Read More
Iruzkin berriak