Parodia
Jacqueline Urlak bere “Reclaiming basque” liburuan honakoa esaten du: Language revival is a battle against prejudice (hizkuntza biziberritzea aurreiritzien kontrako borroka da). Esaldi borobila da eta, zentzu batean, berarekin bat egiten dut. Diskurtsoa, framing eta horrelakoez asko hitz egin eta egiten da gurean (Galizia aldean ere imaxinario social erabiltzen dute antzeko gauzei erreferentzia egiteko). Eta komunikazio alorreko estrategiak jarri dira martxan euskalgintzan (ez naiz...
Read MoreZer landu daiteke etxean?
Iñaki Eizmendiren hitzaldi batean izan nintzen Urretxindorra ikastolan. Hitzaldi horretan hartu nituen apunteak ordenatu eta soziolinguistika domestikoaren beste aletxo bat jarri. Eskerrik asko Iñaki! Gurasoek argi izan behar dute zer nahi duten: umeek euskara ondo jakitea? ala umeek euskara asko, askorekin eta leku askotan erabiltzea? Oso ezberdina baita bata zein bestea, kontrakoa iruditu arren. Umeak euskara ondo ikas dezan eskola nahiko izan daiteke (edo ez!)....
Read More#KZJaia2
Apirilaren amaieran hasi eta ekaina amaieran amaitu. Bi hilabete hauetan, aurrekoan bezala, KZjaian ere hartu dut parte. Oraingo honetan lau artikulu idatzi ditut, ohi baino luzeagoak eta ohi baino sakonagoak (edo behintzat horixe izan da asmoa). Laburpena egiteko ordua heldu da (zientzia.net-ekoek egindakoak kopiatu ditut, oso egokiak iruditzen zaizkidalako): – “Auto-gorrotoa”. Txerra Rodriguez euskara teknikariak auto-gorroto kontzeptuaren atzean zer dagoen azaldu...
Read MoreAzatzak 90: Zinema euskaraz
Azpitituluak ala bikoizketa? Eztabaida latza dago haren inguruan. Edo ez. Baina horren gainean egiten da berba behinik behin, sutsu. Baina gaurkoan ez dut muturra horretan sartu nahi. EiTBk ematen duen zerbitzu bat aipatu nahiko nuke: zinema euskaraz izenekoa. Bikoiztutako eta euskaraz filmatutako hainbat film daude webgune horretan. Ezin dira deskargatu, baina on line ikusteko aukera izan bada. Zinema euskaraz ikusteko aukera aparta. Hala ere, EiTBk katalogoan euskarazko film gehiago izan...
Read MoreBi hizkuntzekin hazi
Soziolinguistika domestikoaren bidean, bi hizkuntzekin haziko diren ume eta haien gurasoentzako aholku batzuk, hartutako prezioan. Bikoteak erabaki behar du lehen umea jaio aurretik txikiaren garapen linguistikoa nolakoa izango den. Noiz, non, nork, norekin zer hizkuntza erabiliko den. Erabaki hori hartzeko, oso baliotsua izan ohi da egoera berdinean dauden familiekin batu eta eurek ondo edo txarto egindakoetatik ikasi. Era berean, hartutako erabakia aitite eta amamari ere jakinarazi...
Read More
Iruzkin berriak