Ez dugu nahi
Intsumisioaren inguruko liburua egin du Edurne Elizondok. Liburu horretan behin eta berriro aipatzen da desobedientzia gaur egun ere hainbat arlotan erabilgarria eta baliagarria dela: ekologian, independentziaren alde, bazterketaren kontra, … Baten batek ere euskara aipatzen du. Egia esateko ez dute zehazten euskararen kontuan zelan erabili desobedientzia. Baina hori interpretatzeko lizentzia hartu dut nik. Egunerokoan euskaldunok hainbat esparru daukagu desobeditzeko. Lehen berba euskaraz...
Read MoreAzatzak 27: Azpeitiko kultur mahaia
Azpeitiko kultur mahaia dugu azatzetan 27.a. Mahai hau 2006an sortu zen, Azpeitian. Hiru helburu jarri zizkion bere buruari: San Agustin kulturgunea sortzea, kultur egutegi bateratua egitea eta kultur hedabideak sortzea. Sanagustin kulturgunea 2011ko uztailean jarri zen martxan. Lapikue webguneak ere martxa polita darama eta kultur egutegi bateratua aspalditxotik da errealitate Azpeitian. Eta hori guztia auzolana erabilita eta euskaraz. Herriko kultur talde guztien artean hausnartu, adostu,...
Read MoreSozioliguistika berripapera: 34. alea
34. zenbakia / 2011ko abendua Word dokumentua/Pdf formatua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA “NERABEAK, INTERNETEKO SARE SOZIALAK ETA EUSKARA” PROIEKTUAREN EMAITZAK ZABALDU DIRA. Soziolinguistika Klusterra eta Kultur Kabia-Topagunea elkarlanean aritu gara nerabeak, sare sozialak eta euskara gaien inguruan. Kultur Kabiak nerabeei zuzendutako hainbat aisialdi programa kudeatzen ditu. Programa hauetako bakoitzak bere ezaugarri bereizgarriak...
Read MoreIrakurgaiak: Babeli gorazarre
Aspalditxoan nire blogeko irakurle batek iradoki zidan Babeli gorazarre liburua leitzeko. Liburu potoloa da eta kostatu zait liburuari oratzea. Baina azkenean egin dut eta gustura geratu. Harritu egin nau liburuak. Mardula espero nuen, baina ez nuen uste han esaten zirenekin horren ados egongo nintzenik. Den-dena ez dut begi onez ikusten, jakina, baina tira. Erabilera erdigunera eraman behar dela esaten digu behin eta berriro Patxik, erabilera erdigunera. Aspalditik aldarrikatzen ari garena....
Read More#sarekohizkuntzak
Emuneko lantalde bat (aupa Edurne eta Amaia!) sare sozialen inguruko hausnarketa/eztabaida bat sustatzen ari da. Euskarak zer nolako presentzia izan behar duen sare sozialetan, batez ere enpresa eta erakundeetan. Eztabaida oraindik ez da amaitu, baina dagoeneko uzta polita jasotzen ari dira eta hona ekartzea erabaki dut: – Enpresa, sarea eta hizkuntzak: eztabaida/hausnarketa kokatzen eta zehazten duen artikulua. – Sare sozialetan kanal bakarra ala bi?: Joxe Rojasen artikulua....
Read More
Iruzkin berriak