Quebec eredu???
Hilabete honetako Larrunek Patxi Juaristiren artikulua dakar, soziolinguistikari buruz. Eta bertan dio Euskal Herriak Quebec hartu behar duela eredu, soziolinguistikoki beti ere. Bi herrien egoeren arteko parekotasunak aipatzen ditu Patxik, baina nik ez daukat gauzak horren argi. Eredu bakar bati begiratu behar al diogu? Ez al da logikoago eredu askotatik edatea eta leku bakoitzetik gurera ekarri ahal dena ekartzea? Eta ereduaz ari garela, Quebec al da eredu? Hango hizkuntza minorizatua...
Read MoreKilometro 0
Kilometro 0, baina ez gabiltza autoez hemen, ez horixe. Orain dela bi aste, Soziolinguistika Klusterrekoek etxera bidali zidaten opari gisa (Bat aldizkariko harpideduna izateagatik, ez pentsa) 2007. urtean Unesco etxeak egindako jardunaldi batzuen inguruan egindako liburua (Jardunaldiak hauek ziren: “Euskara, immigrazioa eta hizkuntza eskubideak”). Ponentzia horien artean Dabid Anautena zetorren. Eta ponentzia horretan esaldi bat, esaldi indartsu eta egiazko bat:...
Read MoreEuskara, Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak jardunaldiaren kronika eta ponentziak
Euskaltzaindiak pasa den astean egin zuen hizkuntza eskubideen gaineko jardunaldia eta aste honetarako dagoeneko ponentzia guztiak sarean daude ikusgai. Ponentzia guztiak.
Read MoreIrakurgaiak: Euskaldungoa erroizturik, Txema Larrea
Liburu zaharra da hau (1994koa), baina oso interesgarria. Irakurri barik nuen eta hainbat lekutan bere erreferentzia ikusi ondoren, irakurtzea erabaki nuen: liburutegira jo eta hartu. Euskararen historia sozialari buruzko tesia da liburuak dakarrena. Historia horretan eragina izan duten faktoreak aipatzen dira eta bakoitzaren hedadura eta garrantzia: agintariak, eliza, herri xehea, … Bertsolaritzaren aipuak asko erabiltzen ditu ahozko historia berreraikitze aldera. Berak esaten duen...
Read MoreEralan kronika
Soziolinguistika Klusterrekoek bidali didate Eralan jardunaldiaren kronika blogean argitaratzeko eta, zelan ez, ni esku zabalik. Lan munduan nola eragin erabileran? Galdera honi erantzun nahi izan zaio azaroaren 13an Zamudioko Parke Teknologikoan antolatu den topaketan. Soziolinguistika Klusterrak koordinatutako EraLan ikerketa-proiektua horri erantzuteko metodologia garatu eta aplikatzen aritu da 2 urtetan zehar eta topaketa honen bidez eman nahi izan ditu ezagutzera bertan garatutako puntu...
Read More
Iruzkin berriak