Ez nabil oso autozentratua
Gaur
plazaratu dut artikulu bat: Autozentroaren
zentroa. Ba, ez nabil ni oso autozentratua. Lagun
batek (lineatik kanpo) esan dit okertuta nagoela, hizkuntza
komunitatearen autozentramendua ez dela kontzeptu horren berria
soziolinguistikan, ezta euskarazko soziolinguistikan ere.
Katalunian
aspaldi erabiltzen dute kontzeptua eta euskaraz ere Soziolinguistika
gazteentzat liburuan ere agertzen dela, kapitulu oso
batean agertu ere. Antza, kontzeptua Ronald Breton-ena da. Nazio edo
hizkuntza komunitate autozentratua izango da erabaki-gunea barruan
duena honen arabera. Eta deszentratua, berriz, erabaki-gunea
kanpoan duena, beste hizkuntza komunitate edo nazio baten menpe
dagoena.
Barkamenak
irakurle guztiei hanka sartzeagatik eta eskerrik beroenak informazioa
eman didan lagunari. Erroreak
egitea antza modan dagoen honetan, ni ere modarekin
bat.
Erroreak egitea aspaldiko moda da, erroreetatik ikastea dugu apur bat demode. Baina zeure bultzadarekin igual hurrengo tenporada baterako linea oso bat botako dugu pasarelara. 😉