Hizkuntza gutxituen erronkak globalizazio aroan
Sustatun ikusia. Nazio Batuen Erakundeak 2008. urtea izendatu du Hizkuntzen Nazioarteko Urtea. Ildo horretan, EUDEL erakundeak, Euskadiko Udalen Elkarteak, Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin batera, eta batzorde zientifikoa osatzeko UNESCO Etxearen laguntzaz, Hizkuntza gutxituen erronkak globalizazio aroan izeneko biltzarra antolatu du datorren urriaren 9an eta 10ean. Biltzarrean, globalizazio sasoi honetan hizkuntza gutxituek dituzten erronkak nahiz aukerak...
Read MoreBat 67: Erramun Baxok-en omenez
Gaur heldu zait azken Bat aldizkaria. Oraindik ez dut izan betarik irakurtzeko, baina tira irakurriko dugu goitik behera, betiko legez. Oraingo honetan Iparraldeko Erramun Baxok-i egiten zaio omen. Klusterrekoek euren webgunean jarri dituzte artikuluen laburpenak eta copypaste eginda hor doaz. I. Erramun Baxoken BIOGRAFIA II. Erramun Baxoken omenezko aitortzak III. Erramun Baxoki eskainitako lanak (LABURPENAK) Ipar Euskal Herrian, euskararen irakaskuntza eskaintzaren egituraketa. ...
Read MoreErabiltzeko maitatu
Aurreko baten Malores Etxeberriak adierazten zuen honako hau: Poetak idatzi zuen «maita nazazu gutxiago, goza nazazu gehiago», euskara asko maite dutela gaztelaniaz edo frantsesez aldarrikatzen dutenentzako. Maita nazazu gutxiago eta erabil nazazu gehiago. Orain, gero eta garbiago agertzen zaigu gehien erabiltzen dutenek, maite dutelako egiten dutela. Eta nola sortzen, lantzen eta mantentzen da hizkuntzarekiko maitasuna? Galdera potoloa inondik inora, eta euskalgintzan azken urteotan...
Read MoreGutxiengo Hizkuntzen Erabilera Gazterian Sustatzeko Gauzatutako Eskarmentu Arrakastatsu eta Praktika Egokien Biltzarra
Leizaola Elkargoak antolatuta, Gutxiengo Hizkuntzen Erabilera Gazterian Sustatzeko Gauzatutako Eskarmentu Arrakastatsu eta Praktika Egokien Biltzarra (programa eta argibideak dokumentuan) egingo da Bilbon, azaroaren 20an eta 21ean, Euskalduna jauregian. Programa irakurrita, zalantza bat sortu zait: zer da gaigabetua izatea? Elbarria edo halako zerbati? Sekula ez dut aditu nik berba hori. Biltzar horretan, gutxiengo hizkuntzen erabilera gazteen artean sustatzeko landu diren egitasmo eta ekintza...
Read MoreEz nabil oso autozentratua
Gaur plazaratu dut artikulu bat: Autozentroaren zentroa. Ba, ez nabil ni oso autozentratua. Lagun batek (lineatik kanpo) esan dit okertuta nagoela, hizkuntza komunitatearen autozentramendua ez dela kontzeptu horren berria soziolinguistikan, ezta euskarazko soziolinguistikan ere. Katalunian aspaldi erabiltzen dute kontzeptua eta euskaraz ere Soziolinguistika gazteentzat liburuan ere agertzen dela, kapitulu oso batean agertu ere. Antza, kontzeptua Ronald Breton-ena da. Nazio edo hizkuntza...
Read More
Iruzkin berriak