Quebec ezagutzeko …..
Xavier Vila i Moreno Kataluniako soziolinguistak bloga du. Orain bera Quebecen dago eta bere blogean Quebeci buruzko hainbat artikulu idatzi ditu. Artikulu horiek (eta etorriko direnak) Quebeceko egoera ulertzeko oso baliagarriak dira eta arretaz jarraitu beharrekoak. Izan ere, gure herrian sarritan aipatzen da Quebec, baina nago hango egoeraz gutxi dakigula. – El Quebec: un lloc...
Read MoreSailburuourde banintz (hiznet)
Hiznet-eko beste ariketa bat: Ni Hizkuntza Politikarako Sailburuorde banintz, hizkuntza politika guztien helbururik garrantzitsuena euskararen komunitatea trinkotzea izan beharko litzateke, euskaraz natural-natural funtzionatuko duten guneak trinkotzea alegia. Horretarako, lehenik eta behin, euskararen transmisio naturala indartu beharko genuke. Hori lortzeko ekintza plan mamitsua ondu beharko litzateke, euskalgintzaren sektorean dauden eragile guztien elkarlana sendotuz. Bigarrenik,...
Read MoreEuskara elkarteak ibilian: jardunaldiak
Topaguneak ere 10. urteurrena du aurten. Eta hori dela eta, jardunaldiak antolatu ditu: e2i jardunaldiak. Webgune txukuna paratu du eta egitarau interesgarria ( ez da autobonbo, badakit hango langilea naizela, baina horrela dela uste dut). Egitaraua 9,00 – 9,15.- Harrera eta material banaketa 9,15 – 9,30.- Euskara elkarteen ibilbidea ikus-entzunezkoa. 9,30 – 10,15.- “Euskara Elkarteak ibilian”. Berbaro elkartea. 10,15 – 11,15.- “Norbanakoaren hizkuntzarekiko jarrera: TELP-en...
Read MoreZirrikituak ireki
Emunek antolatutako jardunaldietan Iñaki Eizmendik tailer bat dinamizatu zuen. Erdaldunak nola erakarri euskarara izan zen bere tailerraren izenburua. Oso interesgarri eta berritzailea iruditu izan zait berak esandako hainbat gauza. Zirrikituak irekitzearen ideia oso sinplea da: errazagoa da zerbaitekin lotura txiki bat duen pertsona lotura handiagoak hartzera animatzea, zuzenean lotura handietara jotzea baino. Lotura txikien bidez lotura handi batera iritsi gaitezke. Hau euskararen kasura...
Read MoreBizi-esperientziak
Nire lankide batek teoria soziolinguistikoek errealitatearekin topo egiten dutenekoaren gaineko artikulua idatzi du bere blogean. Oso interesgarria eta mamitsua.Bizi-esperientziak.
Read More
Iruzkin berriak