Odolaren mintzoa
Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: azaroa, 2015
Aza08 0

Turbo Kid – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Gore-a, Zientzia-fikzioa

Turbo Kid-en, etorkizuna 1997. urtea da; keinu sinple horren bidez, hasmenta-hasmentatik erakusten digu bere izaera film –erran dezagun deblauki– zoragarri honek, 80ko hamarkadako ekintza eta abenturako zinemari omenaldia baita: Mad Max-etik hais eta The Goonies-eraino, Indiana Jones edo Escape from New York filmetarik pasatuz, tarteka lehenagoko erreferentziaren bat harrapatzea posible bada ere, hala nola Soylent Green –ura jendea da!–. Horri guziari –soinu banda atzendu gabe–,...

Read More
Aza06 0

Stung (Eztenkatua) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Gore-a

Neurri batean, Stung film zintzoa, ez baitu inor engainatu nahi, argi baitago zer eskaintzen duen eta norendako: mamorro erraldoiak, txiste merkeak eta, batez ere, odola eta erraiak. Goreazaleek tarte on bat pasa dezaten eginiko filma da Stung, bertzelako asmorik gabe. Baina hori onartuta ere, aitortu behar da erdipurdikoa dela Benni Diezek zuzenduriko film hau. Efektu bereziak ikusgarriak badira ere, ez du ez istorio ez pertsonaia gogoangarririk. Ikusi, gozatu eta laster atzentzeko moduko...

Read More
Aza05 0

German Angst – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Beldurrezkoa, Egile-zinema, Gore-a

German Angst, Beldurrezko Astearen programak egoki itzultzen duen bezala, beldur alemana da, Alemaniatik heldu den beldurra –hiru zuzendarietako bat, Michal Kosakowski, poloniarra den arren, berak Donostian azpimarratu zuen bezala–. German Angst kontzeptu bat ere bada, alemanek berezko omen duten beldur mota bat definitzen duena –beldurra, adibidez, etorkizunari–, eta beldur horrek dakartzan zalantza eta erabakimen falta; edota zenbait gertakizunen aitzinean alemanek berezkoa omen duten...

Read More
Aza03 0

Summercamp – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Sailkatugabeak

Hiru monitore estatubatuar –bi neska eta mutil bat– eta natibo bat –mutila hau ere, ingelesez ongi moldatzen dena–, Espainiako iparraldeko kanpaleku batean. Haurrak ailegatzeko bi egun falta direla. Ura kutsatua dagoenez –geroago azalduko zaigu nola, inori inportako balitzaio bezala–, banan-banan zonbi edo kutsatu edo bere-onetik-aterea-dagoen-eta-zernahiri-eraso-egiteko-desira-bortitza-duen kreatura frenetiko bihurtuko dira. Bakoitzak hogei minutuz edo sufrituko du prozesu hori....

Read More
Aza02 0

Maggie – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Sailkatugabeak

Film honetan, I’ll be back ez du Arnold Schwarzeneggerrek erraten, hari erraten diote. Eta beharbada, hori da pelikulak duen umore –edo metaumore– puntu bakarra. Bertzenaz, film serioa da –zonbi edo horren antzeko zerbait bihurtze prozesua seriotan hartu eta abiapuntu hori bururaino eramaten saiatzen dena– eta tristea –prozesu horrek familia batean, eta zehazki aita batengan– eragiten dituen tristura baitu mintzagai–. Schwarzeneggerrek nabarmentzeko moduko eginahala egin du...

Read More
1 / 212Hurrengoa»

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

@ororostorm Twitterren

Jarraitu @ororostorm

@ororostorm(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Glass (Kristala)
  • Hereditary
  • Lau ‘caveat’ eta zerrenda bat
  • Marketinak ez du genero zinemaren akabera ekarriko (zerbaitek ekartzekotan)
  • 31

Iruzkin berriak

  • Gintonic(e)k Hereditary bidalketan
  • Gintonic(e)k Hereditary bidalketan
  • Santi Leoné(e)k Deathgasm bidalketan
  • Martzel(e)k Deathgasm bidalketan
  • Nik Ez Dut Nahitaez Liburua Nahiago (Azpitituluen Aldeko Manifestua) - zuzeu.eus(e)k The Green Inferno (Infernu Berdea) bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Egile-zinema
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA