Zer da hau?

Testuen egiletzari erreparatuz gero, Itsaso Zubiria eta Lander Arretxea Argia-ko kolaboratzaileon bloga da hau. Aproposagoa litzateke euren bizipenen berri ematera ausartu diren pertsona guztien txokoa dela esatea ordea.

Ez baita batere erraza norberaren miseriak ezezagun bati -eta Argiaren bitartez, beste milakari- kontatzea. Zorionez, asko dira euren egoera gizarte osoaren ardura dela ohartuta pauso hori eman dutenak. Haiei esker, milaka euskaldunek bizi dutenaren isla diren testigantzak bildu ditugu astekarian urtebetez. Orain, blog honetan jarraituko dugu eginkizun berarekin. Prekarietatearen orokortzeak ez baitu etenik.

lan

Leave a Reply