Endika Perez: "Egoera ezegonkortu egin da eta klabe berrietan hitz egiten hasi behar dugu"

Endika Perez: “Egoera ezegonkortu egin da eta klabe berrietan hitz egiten hasi behar dugu”

Endika Perez Gomez

(Larrabetzu, 1988). Lorezaintzako ikasketak eginda langabezian dago. Ernai gazte antolakundearen sozio-ekonomia lan-taldeko kidea.

“Gure generaziokooi azken urteetan saldu diguten ipuinak ez du zer ikusirik errealitatearekin. Goi mailako ikasketek ez digute ziurtatzen lanpostu duin bat. Maila akademiko altuko gazteria osoa daukagu tabernako lanetan, zaintzako beharretan; eta ez diot lan horiek mespretxatuz, baizik eta ikusaraziz egoera aldatu eta ezegonkortu egin dela.

Lagun asko dira bizi dugun orokortutako egoera honi apatiaz begiratzen diotenak, esaera zaharrak dioen bezala askoren mina, tontoen atsegina. Baina klabe berrietan hitz egiten hasi beharra dago, eta euskal gazteriak duen indarra bideratzen hasi.”

(Hau aurrerapen bat besterik ez da. Endika Perez Gomezek Gazte prekarietatearen inguruan egin dugun Larrun-eko mahai-inguruan hartu du parte, beste hiru gazterekin batera. Maiatzaren 26an aterako da, Argiarekin).